Historia

Lehen aipaturiko fitxan, Pedro Zapatarenean, San Martinicoren (edo San Martínen) istorioa aipatu genuen, Basajaunei zerra fabrikatzeko eta soldatzeko sekretua lapurtu zienarena.

Lanzen fitxan errementariek Afrikako tribuetan, greziarren, erromatarren, irlandarren eta kristauen mitologian zuten egitekoaz hitz egin dugu.

Historiaren sarrera txiki honetan ezinbestekoa iruditzen zaigu Legazpik Euskal Herriko burdinaren historian izan duen garrantziari buruz hitz egitea, hain zuzen ere, Legazpikoa baita gure eskulangilea.

Kristo aurreko VI. mende inguruan hasi zen Burdin Aroa gure artean. Pertsona haiek, inguruan zuten mineralaren eta zuraren laguntzaz, mendiko labeetan fabrikatzen zuten lehengaia: burdina, ondoren, nekazaritzako lanabesak, eta ehizarako eta babesteko armak egiteko. Horrela sortu ziren mendiko burdinolak edo masuquerak (baso-aukeratik dator). Sancho IV.a erregeak Gasteiztik 1290eko apirilaren 18an Segurari —Legazpi ere barne hartzen zuen— emandako hiri-gutunak honela zioen:

E por les hacer más bien y más merced, tengo por bien que las ferrerías que son en Legazpia masuqueras, que están en yermo, e les hacen robos los malos homes e los robadores, que vengan más cerca de la villa de Segura e las pueblen porque sean más abondadas e más en salvo.

Zenbait urte geroago, 1335ean, Segurako —Legazpi ere barne hartzen zuen— Ordenantza batek jasotzen zuen burdinolek burdina ekoizteagatik zergak ordaintzen zituztela. Zehazki, masuquerak eta hidraulikoak aipatzen zituen:

Por razón e manera que habemos ferrerías masuqueras e otras de mazo de agua e de omes nos e otros en Necaburu e en Legazpia e en otros lugares de que labran la vena de Necaburu e de Hayzpuru de Çamora e de Ocannu e de Barbaria.

Ez da harritzekoa Legazpiri, Burdinaren Bailara esatea, ezta eremu horretan Patricio Echeverriak eta beste hainbatek enpresak jarri izana ere. Halaber, Oscar Abad bezalaxe burdina lantzen maisu diren makina bat artista jaio dira bertan.

Prezioak

Produktuak bakarrak dira beti, horregatik aurrez aurrekontua egiten da.

Ttakun - ttakun / Artisau forja

Antxon AGUIRRE SORONDO

Sarrera

Orain arte bi aldiz ekarri ditugu atal honetara metala lantzen duten eskulangileak, forjariak, alegia. Hala egin genuen bi nafarrekin: Arizkungo Pedro Zapata (EUSKONEWS 186 zk.) eta Berako Juan Ignacio Lanz (EUSKONEWS 427 zk.).

Gaurkoan gipuzkoar gazte baten berri ekarriko dugu. Pixkanaka, eskulangile hutsetik harago, arte-ekoizle bihurtzen ari da. Forma artistikoak bilatzea besterik ez du buruan, baita eguneroko elementuetan ere. Oscar Abad Andrési buruz ari gara.

Artisaua

Oscar Abad Andrés Legazpin jaio zen, 1973ko maiatzaren 27an, eta bi anaietan zaharrena izan zen. Aitak Patricio Echevarrian egiten zuen lan, siderurgia-produktuak fabrikatzen zituen lantegian.

Oinarrizko ikasketak jaioterrian egin ostean, Oscar bertako merkataritzan hasi zen lanean, 1996an Legazpin udal Forja Eskola sortu zen arte, gazteak metala lantzeko prestatzeko. Lehen ikasturtean 16 lagun izan zituzten, baina bi urtera, 4 baino ez zituzten hautatu bigarren ziklorako. Aldi horretan ikasketak eta atzerrirako soldatapeko lanak uztartzen zituzten.

Bazkide batekin, Antonio Pérez Rodríguezekin, artisau-elkarte bat sortu zuen 1998an, forja artistikoan aritzeko. Ttakun-Ttakun onomatopeia jarri zioten izena elkarteari.

2006an bazkidea Kanariar Uharteetara joan zen lanera, eta ordutik Oscarrek bakarrik dihardu.

Hainbat azokatara joan ohi da: Durangora, Getxora, Ordiziara, Oreretara eta burdinari buruzko Besaluoko (Kataluniako) monografikora, besteak beste.

TTAKUN-TTAKUN: ARTISAU FORJA
Oscar Abad Andrés
Ikatztoki. Brinkola auzoa
Posta Kutxa 78
20230 LEGAZPI / GIPUZKOA
Telefonoa/Faxa. 943 73 18 23
Mugikorra: 610 73 18 22
Posta elektronikoa: oskada@gmail.com

Produktuak

Forjaz era guztietako artelanak egiten ditu, eta etxebizitzetakoak dira ezagunenak, hauek esaterako:

Horietako asko beste batzuekin uztartzen ditu, adibidez trailu baten laguntzaz mahai bat egitea edota artisau beste diziplinak erabiliz puztutako beiraz egindako lanparetarako tulipak.

beirarekin, harriarekin, edo narra baten laguntzaz, esaterako, mahaiak sortzen ditu.

Legazpiko udalak aginduta, garaikurren “Olarien” multzo txikiak egin ditu.

Baina gure eskulangilearentzat, bere “mandalak” dira artelan pozgarrienak; budisten hareazko mandalen antzeko koadro artistikoak, hainbat koloretako eta ehunduratako metalak nahasiz sorturikoak.

Oscar Abaden lanak artelan bihurtu dira, eta egunetik egunera gero eta urrunago daude antzinako errementariek egiten zituzten tresna erabilgarrietatik.

Egunerokoaren artista gisa definituko nuke, forja-eskultore.

Prozesuak

Produktu bat egiteko, gure eskulangileak urrats hauek burutzen ditu:

1º Bezeroaren etxera joaten da zer nahi duen jakiteko, ingurua ezagutzeko, obraren inguruan nolako elementuak dauden edo egongo diren ikusteko, eta behar diren neurriak hartzeko.

2º Zer sortu nahi den oinarri hartuta, bi eta lau zirriborro artean egiten ditu, eta bezeroari aurrekontuak aurkezten dizkio.

3º Lana agindutakoan eta aurrekontuaren diru-seinale bat jasotakoan lanean hasten da. F-112 edo F-116 motako burdina gozoa erabili ohi du. Metalean neurriak hartzen ditu, siluetak marraztu eta ebaketaz, plasma-zurrustaz edo antzeko metodoez piezak prestatzen ditu.

4º Mekanika aldetik lan gogorrenari ekiten dio ondoren; piezak berotu, tolestu, elkartu, soldatu, landu...

5º Pieza guztiak elkartzen ditu azken lana osatzeko.

6º Kanpoalderako badira, Gasteizko tailer batera bidaltzen ditu galvanizatzeko.

7º Kanpoalderako pintura bereziz margotzen dira lanak.

EKIPOAK

Lan horiek egiteko, honako hauek behar ditu:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media