Etnografia

Antzina eta luzaroan zilarra dirutzat erabiltzen zen.º Baina mitologian eta herri-sinesmenetan ere erabili izan da. Esate baterako, hinduen elezaharren arabera, egon bazegoen zilarrezko mendi zoragarria, Calaya izenekoa, hinduen hirugarren paradisua zena. Bertan Ixora jainkoak agintzen zuen eta idi gainean ibiltzen zen batetik bestera. Han bizi omen zen gurtu egiten zuten zerbitzariekin.

Triglav Brandeburgen eta Stettinen gurtzen zuten idoloa zen. Zilarrezko hiru buru zituen; bekokian eta ezpain inguruan urrezko zinta zuen.

Gure herrian ohikoa izan da aberatsek zilarrezko edalontziak erabiltzea, uste baitzuten zilarrak neutralizatu egiten zituela pozoiak, era guztietakoak. Horrela, euren ustean, ezin zituzten pozoitu, ez nahi gabe, ez etsairen batek nahita.

On Joxe Migel Barandiaranek honelako ohitura jaso zuen Leitzan: sagarra biltzeko, lurraren jabeak laguntza eskatzen zien auzokoei. Lanak amaitu ondoren, merienda egiten zuten bertan eta jabea aberatsa zenean, ardoa barkillo izeneko zilarrezko plater txikian banatzen zuen.

Gaur egun ere, gure inguruko baseliza batzuetan ohitura da meza amaitu eta gero, bertaratu direnei ardoa zilarrezko katiluan ematea.

Lehena zilarrezko bitxiak erabiltzen zituzten begizkorik ez izateko eta ohikoa zen umeen eskumuturretan ipintzea.

Trebiñon ere aurkitu genuen zilarrarekin zerikusi duen ohiturarik. Inguruko etxe aberats batean, oraintsu arte, ekaitza zetorrenean, zilarrezko txilina jotzen zuten, uste zutelako horrela uxatu egiten zutela txingor suntsitzailea. Aipatutako ohitura “Santa Kutzetik Santa Kutzera” egiten zuten, hau da, maiatzaren 3tik, Gurutze Santuaren Idorokundetik, irailaren 14ra, Gurutze Santuaren Gorapenera. Izan ere, orduan zaindu eta babestu behar dira uztak, batez ere, gariarena.

Azkenik, ohitura zen apaizak brontzezko kanpaia galdatzeko elizkizunean, zilarrezko txanpona botatzea likidoari, horrela kanpaiak soinu hobea izango zuelakoan.

Prezioak

· Zilarrezko “Lauburu” zintzilikaria:15 €-tik aurrera
· Zilarrezko eraztunak: 20 €-tik aurrera
· Larruzko eta zilarrezko eskumuturrekoa:15 €-tik aurrera
· Zilarrezko eta laba-harrizko belarritakoak: 20 €-tik aurrera
· Zilarrezko belarritakoak: 25 €-tik aurrera
· Larruzko eta zilarrezko lepokoak: 30 €-tik aurrera
· Bestelakoak.

Kuluma
Gaur egungo bitxigintza

Antxon AGUIRRE SORONDO

Aitor Gisasola Larraza
Pagoaldea industrialdea, 92. zk.
OIARTZUN
Telefonoa: 630 366 957
Posta elektronikoa: aitork@yahoo.com

Kuluma

Sarrera

Gure atalean hirutan aipatu izan ditugu zilarrarekin lan egiten duten artisauak. Hori bai, bakoitzak bere estiloa eta produktuak ditu. Adibidez, gogora ekarri nahi ditugu Aitor Diego eta Aurkene Rementeria (EUSKONEWS 237. zk.), Asun Esnal (EUSKONEWS 295. zk.) eta Juanjo Ucar (EUSKONEWS 317. zk.). Oraingoan Aitor Gisasola dugu gurean, zilarrarekin lan egiten duen artisau gaztea.

Artisaua

Kulunka

Aitor Gisasola Larraza Errenterian jaio zen 1970eko maiatzaren 9an. Arreba bakarra du, gazteagoa. Aita Angel zuen, tornularia, eta ama Charo.

Donostian, BBB, UBI eta Maisutza ikasi zituen. Ondoren, Londresen eman zituen lau urte, ingelesa, informatika eta sukaldaritza ikasten. Handik Mexikora egin zuen eta zilarrezko artisautza ezagutu zuen. Bi urte eman zituen Mexikon.

2000. urtean Martuteneko Bitxigintza Eskolan hasi zen, Donostian. Bi urte egon zen ikasten eta, bien bitartean, lanean hasi zen etxean egokitutako tailertxoan.

2005ean gaur egungo tailerra ireki zuen Pagoaldea industrialdeko 92. zenbakian, Oiartzunen (Gipuzkoa).

Gabiltza Artisau Elkartekoa da.

Donostiako akademia batean bitxigintzako eskolak eman izan ditu.

Produktuak

Gure artisauak egiten dituen produktuak diseinuzko bitxi originalak dira. Artisauak forma originalak nahi izaten ditu lortu, eta baita lortu ere, sortutako produktuak erakargarriak direlako.

Lanean zilarra erabiltzen du, batez ere, baina noizean behin, bestelako metalak ere bai, harriekin, maskorrekin eta larruarekin batera.

Honakoak egiten ditu: lepokoak, belarritakoak, zintzilikariak, eskumuturrekoak eta, bere estiloaren barruan, eskatzen diotena.

Produktuak azoketan saltzen ditu eta beregana jotzen duten dendariei eta banakakoei ere saltzen dizkie.

Kuluma

Prozesuak

Demagun gure artisauak zilarrezko eraztunak egin behar dituela. Horretarako, dena prestatzen du galdaketa batera egiteko. Ostean, eraztun bakoitza hartu eta banan-banan landu eta amaitzen ditu, denak desberdinak baitira. Baina, hasteko, oinarrizko pieza behar du, adibidez, eraztuna edo belarritakoa. Lehenengo eta behin, eredua egiten du, banan-banan eta eskuz.

Piezak prest dituenean, bakoitzaren moldea egiten du. Ore berezia erabiltzen du moldea egiteko; piezaren gainean jartzen du eta orea kendu ondoren, hutsunea gelditzen da, eraztunaren edo dena delakoaren negatiboa izango dena. Hori lortzeko kautxu berezia erabiltzen du, plastilina antzera. Itxi eta gogor lotzen ditu moldearen bi aldeak. Jarraian, argizaria urtzeko labetik argizari likidoa atera eta goian aipatutako moldea beteko du. Kontu handia izan behar da haize-zulorik edo pororik geldi ez dadin argizari barruan.

Argizaria hozten denean, moldea ireki berriro eta egin nahi dugun pieza dugu, baina argizarizkoa. Azaldutakoa nahi den beste aldiz egin daiteke. Ondoren, argizarizko pieza guztiak batu eta soldatu egiten dira, bitxigileek “arbola” esaten diotena osotzeko, arbola itxura omen du eta.

Arbola metalezko zilindro baten barruan sartu eta igeltsu fin-finez beteko dugu. Zilindroa huts-makinan sartu behar da haize-zuloak barrutik ateratzeko. Gero, moldea bi ordutan utziko dugu sikatu eta igeltsua gogortzeko.

Kuluma

Igeltsua gogortuta dagoenean, moldea, barruan argizarizko arbola daukana, labean sartuko dugu 750 ºC-tan, argizaria desagertzeko. Argizariaren hutsuneak zilarrak beteko ditu. Artisauak argizaria noiz desagertuko den kalkulatu eta labetik ateratzen du moldea, hozteko.

Jarraian, metala urtu egin behar da arragoan. Gure adibidean erabiliko dugun metala zilarra da.

Moldea zentrifugadorean jarri eta barruan zilar likidoa sartuko diogu. Barrua bete dugunean eta oraindik metala bero dagoenean, martxan jarriko dugu zentrifugadorea. Esan beharrik ez dago dena arin egin behar dela. Helburua da haize-zulorik ez egotea likidoaren barruan.

Behin hoztu eta gero, arbola aterako dugu, oraingoan zilarrezkoa. Sega txikiarekin pieza bakoitza ebakiko dugu, elementu guztiak banan-banan jartzeko: eraztunak, belarritakoak...

Pieza amaituta egoteko, karrakatu, lixatu eta leundu egin behar da, banan-banan eta kontu handiz.

Gure artisauak honako tresnak ditu lanerako: argizari-likuadorea, huts-ponpa, labea, urtzeko arragoa (butano-sopletez berotzekoa), zentrifugadorea, leungailu birakaria, txapa edo haria egiteko ijezkailua, hariak egiteko trefilagailuak eta ehunka eskuko tresna.

Azaldutako prozesua mikro-fusio sistema da, edo, bestela esanda, presiozko argizari galduzko galdaketa.

Lan-mahaia beirate handi baten ondoan du, lanerako argitasun handia izan dezan. Bestalde, lan-mahai txikia ere badu, azoketan eta erabiltzen duena.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media