· Buru magnetikoa, 4 €.
· Paparreko buruak, 5 €.
· Hatzeko txotxongiloa, 9 €.
· Maskuri txikia, 9 €.
· Maskuri handia, 10 €.
· Buruak, 12 €.
· Kurriño kilikia, 12 €.
· Kiliki txotxongiloa, 14 €.
· Caravinagre, 13 €.
· Zaldikoak, 15 €.
· Kurriño erraldoia, 15 €.
· Txotxongilo erraldoia, 18 €.
· Olentzero txikia, 10 €.
· Olentzero handia, 60 €.
· Plaza hautsontzia (hainbat motibo, zezen-plaza, entzierroa, eta abar), 30 €.
· Besterik.
Antxon AGUIRRE SORONDO
Ametsen Tailerra
Joseba eta Mitxelo Gurruchaga
Iturbarren kalea 42, behea
31180 ZIZUR NAGUSIA / NAFARROA
Telefonoa: 948.181932
Gurrutxaga anaien antzeko jarduerak egiten dituzten beste artisau batzuk inoiz atal honetara ekarri baditugu ere, orain arte inork ez du egin gauza berbera. Artisau interesgarriak direla uste dugu, beraien sorkuntzak berri-berriak eta oso ugariak dira eta. Bestalde, sorkuntzetan bi kontzeptu bateratzen dituzte: haurrei zuzenduta egon ohi dira eta balio estetiko handia dute.
Ametsen Tailerreko artisauen linea buruhandiak egiten dituztenen artean dago, baina bai eta txotxongiloak egin edota “maché papera” lantzen duten artisauen linean ere. Beraz, eta ez errepikatzearren, aurreko aleetan gai horiei buruz argitaratu ditugun datuak irakurtzera gonbidatzen ditut irakurleak.
· EUSKONEWS 227. zenbakia. Erraldoi eta buruhandien jatorria.
· EUSKONEWS 349. zenbakia. Txotxongiloen historia.
· EUSKONEWS 359. zenbakia. Paperaren historia. “Maché” papera.
· EUSKONEWS 379. zenbakia. Fabrikazio-prozesuak.
Joseba eta Mitxelo Gurruchaga Legazpin (Gipuzkoa) jaio ziren, lehena 1951n eta bigarrena 1950ean. Aitak herriko Patricio Echeverria metal-enpresan egiten zuen lan. Lanak hala eskatuta, familia osoa Iruñera joan zen bizi izatera.
1979an Mitxelo kilikiak (buruhandiak) egiten hasi zen. Horretarako, kartoi-harria, edo falletako kartoia, paper-orea eta zur-orea nola lantzen zen ikasteko ikastaroak egin zituen Valentzian eta Iruñean. Ondoren Iruñeko San Anton kalean denda-tailerra ireki zuten eta 2003an Zizur Nagusira joan ziren.
Bi anaiak ari dira horretan.
Inguruko artisautza-azoketara joan ohi dira, Nafarroan zein Gipuzkoan.
Produktuak oso ugariak dira: txotxongilo txiki edo apaingarriak, mozorroak, eta buruhandi eta erraldoien buruak. Zaharberritu ere egiten dituzte.
· Buru magnetikoa.
· Paperreko buruak.
· Hatzerako txotxongiloa.
· Maskuri txikia.
· Maskuri handia.
· Buruak.
· Kurriño kilikia.
· Kiliki txontxongiloa.
· Caravinagre.
· Zaldikoak.
· Kurriño erraldoia.
· Txotxongilo erraldoia.
· Olentzero txikia.
· Olentzero handia.
· Plaza hautsontzia (hainbat motiborekin).
Zer egingo den kontuan hartuz hainbat teknika erabiltzen dira: paper-orea, zur-orea, latexa edo beira-zuntza.
Hasteko produktua diseinatzen da, barruko zein kanpoko xehetasun guztiak marrazten dira, eta nola egingo den aztertzen da.
Ondoren, moldea prestatzen da, normalean buztinezkoa, eta behin lehortuta dagoela hortik matrizea lortzen da, hau da, hurrengo kopia guztia lortzeko erabiliko den elementua. Hori horrela egiteko arrazoia zera da, lehen produktua (buztina) malgua izanik erraz moldeatzen dela eta horri esker xehetasun guztiak dituen pieza egin daitekeela. Bigarren elementua, aldiz (igeltsua, adibidez), gogorra eta iraunkorra denez, hurrengo kopiak egiterakoan ez du kalterik jasango.
Kopiak egin eta gero, margotu egiten dira, artisauak erabiltzen dituen metodoetakoren bat erabiliz. Hori bai, banan-banan egiten da hori, eta banan-banan ere janzten dira eta ezartzen zaizkie bakoitzaren ezaugarriak: makilatxoak, txartelak, eta abar.
Ez gara luzatuko prozesuetan, paper-orea lantzen duten artisauei buruzko aurreko beste fitxa batzuetan ere irakur daitezkeenez, gehiegi ez errepikatzearren.
Irakurleen iritziak: