Ingurumena

Lotutako artikuluak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Iraunkortasunerako Berrikuntzaren Kaleidoskopioa

Abenduaren lehen aste honetan BAI. Kaleidoskopio izeneko jardunaldiak antolatu dute Bilbon, Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan. Eusko Ikaskuntzak antolatu ditu jardunaldiok.

Jardunaldiak gaika banatu dira, sei ataletan: Klima Aldaketa, Ekonomia Berria, Sistema Dinamika, Energia, Mugikortasunaren Eskaria I eta Mugikortasunaren Eskaria II.

Mugikortasuna

Mugikortasunari buruzko bi ataletan, nazioarteko hizlariak izan ditugu egunotan Bilbon, euren proiektuak aurkezten.

Robert Pressl eta Claus Koellinger, Dortmundgo Unibertsitatekoak, EPOMM-i buruz aritu ziren ( Mugikortasun Eskaera Kudeatzeko Europako Plataforma). Hitzaldiaren izenburua hauxe izan da: “Mugikortasun-eskaera kudeatzeko artearen egoera Europan”.

Tom Ryek MAX proiektua aurkeztu du, Europan Mugikortasun Eskaera nola kudeatzen den aztertzen duena, eta garraiolarientzat oso baliagarria dena. EBren azken lana da mugikortasunaren kudeaketa dela eta, eta lau lan-arlo ditu. Lehenengoan mugikortasun-kudeaketaren ikuspuntu berriak eta kanpaina berritzaileak daude; bigarrenean, portaerak aldatzeko bestelako ereduak garatu dituzte; hirugarren arloan, mugikortasuna kudeatzeko kalitatearen kudeaketa-sistema garatu dute; eta, azkenik, mugikortasun-kudeaketa lurzorua erabiltzeko plangintzan sartzea aipatu dute.

Roberto de Tommasik, Geografia eta Informatika graduatuak, esperientzia handia du bai hemen eta baita munduan ere mugikortasun-zuzendaritzan eta garraio-ikerketan.

Tommasik ikuspuntu berriak azaldu ditu mugikortasunaren traktore-guneak kudeatzeari dagokionez. Sihlcityren adibidea jarri du (Zurich-Suitza); batetik, lurzoru-erabilpenaren eta garraioaren plangintza oso ona duelako eta, bestetik, mugikortasun-kudeaketa eraiketa-baimenen plangintzan eta emakidetan sartu dutelako.

Pau Noy, Mobilitat Sostenible i Segura Fundaziokoa eta Bartzelonako Metropoli Barrutiko aholkularia, garraio kolektiboaren osagarriei buruz mintzatu zen. Hau da, zergatik izan den arrakastatsua automobila edo txirrindua konpartitzea.

Alexander Boto IHOBEko zuzendariorde teknikoa eta Kalitatearen arduraduna da Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoan. Esan duenez, mugikortasun iraunkorra Tokiko Agenda 21 barruan landu behar da.

Iker Maguregiren eta Félix Basozabalen hitzaldia “Mugikortasunaren Eskaera Kudeatzeko Foroa” izenekoa izan da. (Link-a: gaia46403).

Francisco Lamiquizek “Planeamendua, Mugikortasun Eskaeraren tresna” izeneko hitzaldia eman du. Lamiquiz hiri eta mugikortasun aholkularia da eta irakasle laguntzailea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Sailean, hain zuzen ere.

Miguel Angel Dombrizen hitzaldiaren izena “Plan urbanistikoak eta mugikortasuna” da. Azpimarratu du plangintza urbanistikoetan ez dela kontuan izan hiri-mugikortasuna. Ondorioz, automobila gehiegi erabiltzen da eta egoera ez dator bat mugikortasunaren balore berriekin.

Pablo Otaolak “Garapen berrien plangintza, mugikortasuna kontuan izanda” hitzaldia aurkeztu du. Otaola Zorrotzaurreko Garapen Urbanistikoaren Kudeaketa Batzordeko kudeatzailea da eta esan du auzo bakoitzean “ingurumen-unitatea” egon behar dela eta hiri atseginagoak eraiki behar dituztela.

Iraunkortasunerako Berrikuntzaren Kaleidoskopio Jardunaldietan eta mugikortasunari buruzko bigarren zatian, David Blackledgek hartu du hitza. 30 urte baino gehiago darama garraioaren eta ekonomiaren plangintzak uztartzen eta “mugikortasunaren bide-tarifikazioa EBn” hitzaldia aurkeztu du. Bestalde, Nina Renshaw-k Eurobinetaren egungo zuzentaraua aurkeztu du. Renshaw Garraiorako eta Ingurumenerako Europako Federaziokoa da, Bruselan. Herman Meyerren hitzaldia honakoa izan da: “The role of ITS for infrastructure pricing”.

Mikel Murga Leber Aholkularitzako burua da. Garraioa eta trafikoa aztertzen dute, hiri barrukoa eta baita kanpokoa ere. Bere hitzaldian EAEko garraioaren kostuak eta etekinak neurtzeko adierazleak azaldu ditu. Txostenean adibide asko eman ditu; besteak beste: garraioaren kanpo-kostua eta bere banaketa geografikoa EAEn: erabiltzailearen benetako kostuak lantokirako joan-etorrietan, non dagoen eta zer garraio aukera duen kontuan izanda; edota garraio-proiektuek garapen urbanistikoetarako dituzten aukerak, kostuak eta etekinak zeintzuk eta zenbatekoak diren zehaztuz.

Ezin izan baduzue jardunaldietara etorri, informazio gehiago duzue honako webgunean: http://bai.eusko-ikaskuntza.org/kaleidoskopioa.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media