Egilea

Argazkiak:

Lotutako artikuluak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskal Herritik zehar: Kontxako banderaren bila!

Datorren igandean, irailak 13, Kontxako badia kolorez beteko da. Goizean goizetik milaka zale ibiliko dira Kontxako estropaden azkenengo eguna jarraitzeko lekurik hoberenaren bila. Urgull, Igeldo, pasealeku Berria edota itsasontziren bat izan ohi dira leku estimatuenak arraunlariak animatu ahal izateko. Ez da gutxiagorako, Kontxako Bandera udako kirol gertaera ezagunenetakoa bihurtu baita Kantauri itsasoko bazter guztietan.

Hitzordua eguerdiko 12etan izango da. Ibilbideko hiru miliak bi luzeetan banatuko dira ziaboga bakar batekin eta zortzi traineru banderarengatik lehian arituko dira. 12etan puntuan lehenengo lau ontziak abiatuko dira. Pedreña, Urdaibai, Orio eta Arraun denbora on bat lortzen saiatuko dira. Gutxi gorabehera 20 minutu beranduago, epaileak ohorezko txandari hasiera emango dio. Kaiku, Castro, San Pedro eta Hondarribia izan dira txanda nagusian sartzea lortu dutenak. Taldearen buruan Kaiku dugu faborito. Dena den, ezin dira erlaxatu, abantailak ez baitira gaindiezinak. 5 segundotara Castro izango dute, 10 segundotara San Pedro eta 15 segundotara Hondarribiako Ama Guadalupekoa. Emozioa gori-gorian!

Kontxako estropadak, Donostia (Gipuzkoa)

Kontxako estropadak, Donostia (Gipuzkoa). 1996ko irailak 1.
Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo.

Mende bateko historia

130 urte pasa dira jada, 1879 urtean Kontxako estropadak lehenengo aldiz antolatu zirenetik. Udako jaietako ekimenen barnean ospatu ziren, baina izandako arrakasta eta jarraipena ikusi ondoren, urteroko festetan antolatzea erabaki zen. Hala izan da mende batez, Gerra Zibilean eta XIX. mendeko bukaerako eta XX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik.

Gauza asko aldatu dira harrezkeroztik, baina funtsa mantendu da. Saria bera eredu ezin hobea dugu, hau da, Kontxako bandera. Hemezortzi urte daramatza Itziar Alduntzinek bandera brodatzen. Zazpi metro t'erdiko oihala eta 400 ordu inguru behar izaten ditu artisau honek bandera burutzeko.

Kontxako estropadak, Donostia (Gipuzkoa)

Kontxako estropadak, Donostia (Gipuzkoa). 1996ko irailak 1.
Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo.

Neskak ere arraunean

Bigarren urtez bi bandera dira jokoan. Bigarren aldiz neskak ere Kontxan arituko dira arraunean. Kasu honetan lau traineru besterik ez dira izango, igandean goizeko 11etan ospatuko den ohorezko estropadan. Lasterketa 1,5 milia nautikoetan (2778 metro) zehar ospatuko da. Hori bai, itxaron beharko dugu zein lau ontzi diren jakiteko. Sailkapen froga larunbatean ospatuko da, irailak 12, arratsaldeko 18etan. Ontzi euskaldunak, katalanak, galiziarrak eta kantabriarrak saiatuko dira ohorezko estropadan sartzen. Azken finean, hilabete asko eman dituzte euren burua prestatzen amets handi hori lortzeko.

Aurtengo Kontxako estropadak hemen ditugu. Bitartean, aurreko urteetakoak gogora ditzakegu 3digitalako argazkietan. Kaleen zozketa falta delarik eta itsasoaren egoera zehatza oraindik jakin gabe, antzeman daiteke emozio handiko eguna izango dela. Hamabi traineru eta bi bandera. Apustuak hor dira...

Kontxako estropadak, Donostia (Gipuzkoa)

Kontxako estropadak, Donostia (Gipuzkoa). 1996ko irailak 1.
Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media