Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Xabier Mendiguren Bereziartu Ezkio-Itsason jaio zen 1945ean. Ezkondua eta bi seme-alaba ditu. Donostian bizi da.
Ikasketak: Filosofia eta Letrak - Hizkuntzak. Euskaltzain urgazlea.
Lana: Ikastolan irakasle, euskara-irakasle, Iker taldekide, Bizkaiko Ikastolen Federazioan eta Eusko Kontseilu Nagusian aholkulari, Arrasateko Ahizken eta Eskoriatzako Irakasle-Eskolan euskara eta euskal literaturaren irakasle. Martuteneko Itzultzaile Eskolaren sortzaile eta zuzendari 1990 arte. Bertan “Itzulpen-Teoria eta Historia” eta itzulpen literarioa irakatsi izan du gehienbat. EHUren Gasteizko campusean Euskarazko Itzulpen-Masterrean irakasle eta “Pentsamenduaren Klasikoak” Bildumaren Zuzendari Teknikoa izan da. Interpretea. Artikulu eta erreportaia ugari idatzi ditu Euskal Herriko prentsan eta aldizkarietan, besteak beste, SENEZ eta RIEV-en. 1998ko otsailean Euskararen Gizarte Erakundeen Idazkari Nagusi izendatu dute.
Euskadi Itzulpen-saria, 1989. Lehen Hiztegia/Kontsulta-obra hoberenarentzako saria, 1992-Eusko Jaurlaritza; “Imajina ezazu Euskadi” VIII. ipuina, 1995, Lehen Saria; “Imajina ezazu Euskadi” IX. ipuina, 1996, Lehen Saria. “Julene Azpeitia” Ipuin-lehiaketa Lehen Saria.
Obra sortuak:
Europako Ezker Berria (1972), Euskal historian zehar (1976), Iparragirre (1981),
Itzulpen teoriazko ezagupenak (1982), Lehen Hiztegia (1991), Itzulpengintza,
historia eta teoria (1992), Euskal itzulpengintzaren historia laburra (1995),
Bi istorio (1998).
Obra itzuliak:
Shakespeare (7 antzerki), Il compagno (Pavese), Antigone (Anouilh), Arlechino, servitore di due padroni (Goldoni), Nos, (Gogol) Go down Moses, As I lay dying (Faulkner), A Christmas Carol (Dickens), White Fang (Jack London), Bertoldo e Bertoldino (Croce), Robin Hood (R. Ausona), The Way to Christ (White), A Cup of Tea in Pamplona (Laxalt), Sweet Promised Land (Laxalt), Smert Ivana Ilicha (Tolstoi), Ipuinak (Txekhov), Also sprach Zarathustra(Nietzsche), El general en su laberinto (García Márquez), Sinel’ (Gogol), Wahlverwandtschaften (Goethe), Peter Camenzind (Hesse), Tod in Venedig (Mann), Die Panne (Dürrenmatt), Katz und Maus (G. Grass), Michael Kohlhaas (Von Kleist), Der Wille in der Natur (Schopenhauer), Einleitung in die Geisteswissenschaften (Dilthey), Die Genealogie der Moral (Nietzsche), Schachnovelle (Stefan Zweig).
Haurrentzako beste zenbait obra:
Liburu ugari itzuli ditu gaztelania, ingeles eta alemanetik haur eta gazteentzat.
Lankidetzako obrak:
Lehen Hiztegia, Planeta Entziklopedia, Elhuyar Hiztegia -euskara/gaztelania castellano/vasco.
Iturria: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus