Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
José Antonio Garrido Industria-ingeniari doktorea
XXI. mendeko lehen hamarkada honetako ekonomia aurreratuetako enpresa-ereduak ezaugarri berezi bat izan du. Teknologia, eraginkortasuna eta antzeko aldagaiak alde batera utzi, eta beste sasi-aldagai batzuk sartu ditu haien lekuan. “Ingeniaritza finantzarioa” deitu zaie. Egun jasaten ari garen krisia da emaitza.
Hurrengo hamarkada hasieran errotiko joera-aldaketa bat gertatuko balitz, 2020. urtea garai berri baten hastapentzat ikusiko nuke, eta, hor, ABERASTASUNA SORTZEA litzateke enpresaren xede nagusia. Ihes egin behar da, beraz, iraganeko gezurretatik. Hor, bazen sinplifikazio interesatu bat: enpresa dirua irabazteko makina bat zen, edo akziodunarentzat (espekulatzailea) balioa irabazteko makina bat, edo...
Argazkia: cometstarmoon.
ABERASTASUNA SORTU... ZERTARAKO? Bost funtsezko helburu iristeko:
Hori lortzeko, profesionalen enpresara itzuli beharko da, eta horiek, ezagutza-jokabidea binomiotik abiaturik, Enpresa Proiektu bat partekatu beharko dute, balio sendo batzuetan (berrikuntza, profesionaltasuna, nortasuna, erkidegoa, irekitasuna...) oinarritua, eta balioek nahitaez bete beharreko printzipioak ekarriko dituzte berekin ABERASTASUNA SORTZEA xede duten talde bakoitzarentzat (akziodunak, langileak, bezeroak, hornitzaileak, gizartea).
Gure herriak, Euskadik, proiektu berritzaile bat behar du. Partekatutako ideietan egon behar du oinarriturik, euskal gizarte integratzaile batean. Proiektuak gure herriko herritarrak izateaz harro sentitzeko moduko baldintzak sortu behar ditu, gure banako eta taldekako premiak asetzeko gai izan behar du, nabarmentzen gaituen kalitate batekin, eta hori guztia gure gaitasunekin eta baliabideekin bateragarri dela, gainera.
Herri berri horren eraikitzea neurtzeko eta ebaluatzeko, helburu espezifiko eta neurgarri batzuk ezarriko eta iritsiko ditugu:
“Hamar urteko epean, lehenak izan behar dugu Espainian, eta bost lehenengoetan egon behar dugu Europako Batasunean: BPGan, Osasunean, Hezkuntzan (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitatea), Adinekoen Arretan eta Hiru Lurralde Historikoen arteko Mestizajean integrazio maila handi bat iristean”.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus