Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
José Antonio VILLAR
Saiakera honetan lehenik eta behin, komunikazioari buruzko diskurtso orokorrean, eta berezietan ere, egileak aurkitzen dituen bi gabezia edo akats aipatzen dira:
- Definizio falta
Hartzaileek asmatu behar izaten dute aldi bakoitzean hizlaria edota adierazlea zehazki zertaz ari den komunikazio kontzeptua erabiltzen duenean.
- Kokapen sakabanatua
Jakintza edo diziplina arlo bakoitzak atxikitzen dio bere buruari komunikazio kontzeptuaren edota bere garapenaren inguruko ezagutza nagusia, dominio esklusiboa ez baldin bada... Eta ikerketak ere, bakoitzak bere arlotik egiten ditu.
Horren aurrean, alde batetik komunikazio kontzeptu onartu bat litzatekeena zehazten, definitzen eta deskribatzen saiatzen da egilea, gatazka semantikotik ihesi, eta bestetik, gaiaren ikerketa, ezagutza eta tratamendua erabat diziplina-anitza aldarrikatzen du, “Komunikologia” izenpean, hainbat beste eragile kritikorekin batera.
Komunikazio-Zientziez mintzatu ohi denean, hain zuzen ere, komunikazio ekintzen izaeran, ezaugarrietan eta hainbat xehetasunetan finkatzen da gaia.
Komunikazio teorien historiari buruzko diskurtsoetan ere gauza bera gertatzen da.
Haratago joan beharra dagoela uste du egileak, bai teorian, baita ere praktikan.
Subjektuen arteko Komunikazio egoera da beretzat komunikazio, eta bitarteko ekintzak, jarduerak edota tresnak, bitarteko.
Bitartekoak bitarteko soilean gelditu daitezkeen heinean, hau da, subjektuen arteko komunikazio egoera sortzeko, mantentzeko edota aztertzeko bideratzen ez direnean, edo horretarako balio ez duten neurrian, komunikazio ekintza, jarduera edota tresna soilak izango dira, eta horrela deitu behar zaie bakoitzari bereziki dagokionaz.
Dena den, bitartekoak ezinbesteko dira egoera lortzeko, eta bitarteko horien egokitasun maila, ondorioen eragile zuzena bihurtzen da.
Komunikazio egoera, bitartekoen emaitza, alegia:
Komunikazio egoera, beraz, subjektuen arteko “status sozial” neurgarri eta dinamiko bat bilakatzen dela adierazten da.
Neurgarri, dinamiko eta erabilgarri den “status sozial” hori aseptikoa da printzipioz, ez da beharrezko bere barne ez ideologiarik, ez inolako helburu bertutetsurik, komunikazio egoera baten helburu besterik ez delako, eta egoera hori aztertzeko eta neurtzeko metodologia aurkezten da saiakeran, dagokien subjektuen, euren arteko harremanen eta elkarreraginen azterketa bideratuz.
Nolanahiko status sozial hori, hau da, komunikazio egoera dena delako hori, erabil daiteke (instrumentalizatu esan ohi da) haratagoko edozein helburutarako, bertutetsu ala maltzur.
Gizabanakoa da Komunikazio ekintzen, harremanen eta ondoriozko egoeren oinarrizko subjektu, eta banako subjektuen edonolako bilkurak komunikazio egoeren bilako eragile.
Gizartearen ohizko bilkurek, bikotetik hasi eta jendetza handienetarainokoek izan dezakete komunikazio egoera onaren beharra edo gogoa, eta bakoitzari dagokion eran antolatu daiteke eremua.
Saiakera honen egileak enpresa hartzen du aplikaziorako eremu egoki bezala eta horri lotzen zaio azken kapituluan.
Enpresa batek bere ondareko zor-hartzekotan sar dezake komunikazio egoera (ona edo txarra) kapital ukiezina baina neurgarria, kudeagarria eta erabilgarria den heinean, eta bide batez, ezinbestekoa ongizatearen eragile moduan iraunkortasuna bermatzeko.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus