Euskonews 12 urte

Lotutako artikuluak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Aretxabaletako Bainuetxeak: Ibarrako Bainuak edota Bainu Zaharrak

Aitor ANTXIA LETURIA

Aretxabaletan bi zentro mineral-sendagarri garrantzitsu izan ziren XIX. mendean, Ibarrako Bainuak edo Bainu Zaharrak izenez ezagutu zirenak, hirigunean eraiki zen Otalorako Bainuetxetik bereizteko.

Lehen aipamen idatzia Gómez de Bedoya hidrologoaren 1764ko lanean agertzen dena da. Rubio doktoreak bailara honetako iturburu mineral-sendagarrien azterketa osoa egin zuen eta beste iturburu batzuk ere aipatzen ditu, hala nola, Heredad, Landeta, Esteibar, Bedoña, Aranzazarri, Ametzaga, Bolibar eta Intxaurbekoa.

Ibarra iturriak gaur egun ere ura ematen du, bertan usain sulfhidrikoa hartzen da eta sortzen duen geruza zuri berezia behatu daiteke.

1843. maiatzean ireki zituen bere ateak, Madrildik Frantziarako errepide zaharrean, Eskoriatza eta Aretxabaleta herrien artean, errepidearen eskuinaldean; Espainiako mineral-bainuetxe ospetsuenetariko baterako sarrera erakusten zuen ate haundiak, bidaiaren arreta erakartzen zuen. Bertako jabea Ricardo Tejada jauna izan zen eta lehen medikua Breñosa doktorea.

Bainuetxeak bi gorputz zituen: bata ostatua eta bestea bainu gunea. Biak galeria beiratu batek lotzen zituen.

Argazkia: Aretxabaletako Udal Artxibategia

Bainu gunea

Bainuetxeak forma eliptikoa zuen, erdian 120 oineko luzera eta 18ko zabalerako aretoa zuen. Areto horretatik zortzi kabinetetara joan zitekeen eta kabineteak, bainurako 16 bakarkako gelekin komunikatzen ziren. Bakoitzean pieza bakarreko eta neurri haundiko marmol leunduzko bainuontzia zegoen. Hainbat Zinkezko hainbat bainuontzi ere bazeuden, hala behar izanez gero, gaixoen gelatara eramateko. Aretoaren mutur batean ur biltegi nagusia zegoen; bi ur-ponpa batera erabiliz, bi kutxa haundietaraino eramaten zen ura. Kutxa horietako ura bi galdarek berotzen zuten eta handik brontzezko hodien bidez bainuontziak betetzen ziren. Beste kabinete batean, ura berotzean sorturiko gasak arnasten ziren, hau da, lurrin bainuak hartzen ziren. Aho eta eztarriko gaixoentzat; bestalde, Pariseko lantegi onenetatik ekarritako hauskailuak erosi ziren.

Ostatua

Ostatuak 160 oineko luzera eta lau solairu zituen; 88 gela zituen guztira. Solairu nagusian areto haundi bat zegoen eta gauetan bertan elkartzen ziren bezeroak. Gela dotorea zen, piano eta jolas mahaiak zituen. Bainuetxeko ostatuaz gain, hainbat etxetan eta ondoko ostatu batean ere hartzen zituzten bainulariak; une ospetsuenetan 300-350 lagun bildu zituen.

Bainuetxeak 1888an zilarrezko domina eskuratu zuen Bartzelonako Erakusketa Unibertsalean. Lehen ere jaso zituen beste bi goraipamen: bata 1878an Parisen eta bestea 1883an Madrilen, Alfontso XIIaren erregealdian egindako Meatzaritzako Erakusketan.

Uren azterketa eta terapeutika

1890.eko urtekariaren arabera Espainiako nitrogenatuenak dira eta Euskal Herriko sulfhidrikoenak.

Uraren eragin fisiologikoak odolaren zirkulazioa hobetu, jateko gogoa eta transpirazioa handitzen zutela zen. Aretxabaletara heltzen ziren gaixorik gehienak azaleko erupzio-afekzio kronikoak zituzten, eta arrakasta haundiz sendatzen zituzten; hala nola: ekzemak, herpeak, sarnak, psoriasia sifilideak etab.

Ur honek birika —eta bronkio— katarroak, faringitisa eta laringitisa tratatzeko ere balio zuen.

Konparaketa kuadro honetan tratatutako gaixotasunen proportzioak ikus daitezke:

Azaleko gaixotasunak 90%
Katarro, bronkio eta laringe afekzioak 5%
Hilerokoaren desordenak 2%
Erreumaren afekzioak 1%
Diatesi eskrufulosoa eta eskufrolidea 1%
Beste batzuk 1%

Ura edari modura, bainuetan, hausketa, inhalazio natural, lurrun inhalazio eta dutxetan erabiltzen zen.

Bainu saioak “zazpikoak” edo “bederatzikoak” izaten ziren.

Bezeroen jatorriari begiratuz, esan daiteke gehienak Madrilekoak zirela. Beharbada, lagunarteko giroan, horregatik esaten zioten Aretxabaletari “Madrid Chiquito” eta Bainuetxea kokaturik zegoen auzoari “Puerta del Sol” (oraindik izen hori erabiltzen dugu). Zaharrenek gogoratzen dute, udaldian, familia asko gelarik onenak “madrildarrentzat” hustu eta ganbarara joaten zirela bizitzera.

Bainuetxea egoera onean bazegoen ere, ospea galtzen hasi zen. 1925ean, irekita jarraitzen zuen, baina gainbehera nabaria zen. Azken liskar zibilean, bi aldeetako tropa militarrek hartu zuten ostatu bainuetxean. Dirudienez, garai honetan bainuetxeko objektu asko galdu ziren. Behin-betiko 1936. urte inguruan itxi zen. Gaur egun iturri txiki bat besterik ez da geratzen.

Argazkia: Aretxabaletako Udal Artxibategia

“Otalora lorategia” bainuetxea

1866an ireki zen bainuetxe moduan Otalora jauregian aurkitutako ura aprobetxatuz.

Eraikinak bi gorputz zituen: bata, iturburuaren maila baino beherago egonik bainu eta hauen akzesorioetarako zena, eta bestea, goikoa, estatua eta horren barrunbe guztiak hartzen zituena; gorputz hori lorategiaren parean zegoenez, Frantziarako errepidetik eta herriaren kale nagusitik sarrera erraza zuen. Ostatua XVIII mendeko eraikina zen.

Ur-hartzea 22,72 metro luze eta 6 metro zabaleko areto haundi batean kokatutako iturri batean egin zen; areto hori oso dotore apainduta zegoen, eta atseden gunea izateaz gain, bainugeletarako pasabidea ere bazen. Bainugela horietan marmol leunduzko hamaika uhaska zeuden eta paretak iztukatuak ziren. Eraikinaren alderdi honetan honako hauek ere bazeuden: ur hotz eta beroaren biltegiak, 24 metro kubikoko edukiera zutenak eta hodibihur baten bidez ur-biltegian bertan ura berotzeko lurrina produzitzen zuen galdara; bainuontzietara zurezko hodieriaren bidez eramaten zen ura.

Uren konposaketa

Otalorako urak gatz eta sufredun urtzat sailkatu ziren; beste autore batzuk sulfhidriko-gaztuntzat. Ur hauek zuten konponsaketa aberatsa medio urrezko domina lortu zuten 1888ko Bartzelonako Erakusketa Unibertsalean. Kloruratuen kategorian sartu ziren, kloratu-sodiko-sufretsuen generoaren barnean.

Terapeutika

Konposaketaren arabera honako gaixotasunak tratatzeko erabiltzen ziren: diatesi eskrufolosoa, erreumatiko eta herpetikoaren eta sifiliaren aurka; senda dohainak nabariak ziren larruazaleko eta mukosetako afekzioetan, hala nola, “herpeak”, psoriasia, sarna, aknea, sifilideak... Afekzio gastrointestinaletan, batez ere liseri-organoen atonian hobekuntza somatzen zen. Laringe eta bronkioko katarro kronikoetan, asma hezean eta arnas-organoen neurosi batzuetan ere erabiltzen zen.

Bezeroak, gehien bat, nobleziakoak eta goi mailakoak izaten ziren, batez ere madrildarrak.

1896an itxi egin zen bainuetxea, eta handik urte gutxira, 1905ean, Arrasatetik etorritako moja Agustindarrak komentu bezala erabili zuten. Gaur egun ere komentu bezala mantentzen da.

Jose Mª Urkia Etxabe doktorearen tesian oinarritutako lana

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media