Soin hezkuntza berria

Joseba Imanol URCOLA ARESTI, EHUko Doktorea. Soin Hezkuntzan Lizentziatua. EHUko Goi ikasketetan Diplomatua

Soin hezkuntzaren errealitatea aztertzerakoan, pedagogikoki, ikusi dezakegu irakasle-ikasle (Coll eta Sánchez, 2008) harremanak ez direla egokienak; batez ere, kontutan hartuta instrukzio teknikoa nagusitu egiten dela eta ikasleak modu pasiboan betetzen dituztela agindutako ekintzak.

Irakasleok entrenatzailearen rola beteaz, gure ikasleak kirol teknikak menperatu ditzaten kezkatzen gara eta emaitzei eta etekinari gehiegi erreparatzen diogu. Hain zuzen ere, gizarte neoliberalaren baloreak islatzen ditugu ikasgelan. Ikuspegi honetatik abiatuz, ikaslearen gorputza lehiakortasunari aurre egiteko produkzio tresna balitz bezala erabiltzen dugu (Vaquero, 2002 eta Gimeno, 1994).

Ondorioz, balore eraldapen bateri aurre egiteko beharrean aurkitzen gara non pertsonaren heziketa prozesua nagusitu behar den, soin ariketak duen esanahiari begiratuz, beste gauza askoren aurretik.

Lehenengo eta behin, ikasleak ekintza motorearen esanahiaren bidez heziko ditugu (Martínez álvarez eta Gómez, 2009). Hau da, ekintza ez da soilik balio duena baizik eta ikasleak kontzeptu horri ematen dioten esanahia. Beraz, gure lana ikasleei laguntzea izango da, kirola giza fenomeno bezala ikus dezaten, zeinetan kritika eta kompromezu morala bizirik dauden.

Argazkia: CC BY - EaglebrookSchool

Balore eraldapen bateri aurre egiteko beharrean aurkitzen gara non pertsonaren heziketa prozesua nagusitu behar den, soin ariketak duen esanahiari begiratuz, beste gauza askoren aurretik.
Argazkia: CC BY - EaglebrookSchool

Helburu hau lortzeko, ikaste prozesua elkarrekintza dialogikoan oinarritu behar da (Burbules, 1999; Azeredo, 2003; Asensio, 2004). Orduan, galdeketa metodoari eta barne hausnarketari esker, irakasleak maisuaren rola hartuko du ikaslearenganako hurbilpen pedagogikoa bideratuz.

Soin hezkuntza arloan beste edozein ikasgaietan bezala, hausnarketa prozesuak nagusitu egin behar dira. Gure arloa esperientzia motoreak izatera ezin dugu mugatu, egiten dugunaren zentzua eta esanahia beharrezkoak dira. Beraz, saio batzuetan ariketa fisikotik at, giza arazoei buruzko hausnarketari ekingo diogu, adibidez: Alkohola, Drogak, Auto-konzeptu fisikoari buruzko arazoak, elikadura eta bar. Gai hauek gure arloa Giza Zientzietara gehiago hurbiltzen lagunduko digute, gaur eguneko kirol ikuspegi elitista orekatuz.

Adibide gisa, tesi ikerketan ikasleek ikasgaiari Filo-soinketa deitu zioten (Filosofía eta Soin Hezkuntza hitzak laburbilduz). Filosofia arlo guztietan agertu behar den zeharkako ezagutza bat denez, niretzat gertakari hau ohorea izan zen. Modu honetan, gure tesi ikerketan, pentsamolde aldaketa nabarmena eman zen, teknikari pentsamolde batetik giza ikuspegi batetara, non arrazoi kritikoak soin jarduera ulertzeko beste modu bat eskaintzen duen.

Soin Hezkuntza kritikoak kurrikulum eraldaketa ere ahalbidetzen du. Ikaste instrumentala alde batera utziz (Giroux, 1981), ikasgelan ematen den praxi sozialean heztea posible dela ikusten da. Irakasle eta ikasleak batera, osasuna eta soin jarduera egokiaren inguruan jarduten dute, bere ikaste prozesuetarako bide egokienak aukeratuz. Adibidez, bizitzarako prestatzen, esfortzuaren kultura barneratzen eta beste batzuen aurrean autonomiaz adierazten.

Ikasleak konturatu dira ekintzak bezain garrantzitsu direla hausnarketak egiten dutenari buruz. Beraz jarduerei ematen dioten esanahia funtsezkoa da ulertzeko formakuntza prozesua nondik nora doan.

Argazkia: CC BY - luigig

Irakasle eta ikasleak batera, osasuna eta soin jarduera egokiaren inguruan jarduten dute, bere ikaste prozesuetarako bide egokienak aukeratuz. Adibidez, bizitzarako prestatzen, esfortzuaren kultura barneratzen eta beste batzuen aurrean autonomiaz adierazten.
Argazkia: CC BY - luigig

Ez da oso ohikoa Soin Hezkuntzan hausnartzen aritzea, baina nire tesi doktoralak erakutsi duen moduan, bide berriei ekiteko beharrean aurkitzen gara. Horretarako gizarte teknifikatu batean, esanahi sozialetara zuzendu behar gara ez badugu baloreen gabezi batean jauzi nahi.

Bibliografia

ASENSIO, J.M. (2004). Una educación para el diálogo. Barcelona: Paidós.

AZEREDO, T. (2003). Comprender y enseñar. Barcelona: Grao.

COLL, C. y SÁNCHEZ, E. (2008). El análisis de la interacción alumno-profesor: líneas de investigación. Revista de Educación, 346, 447-467.

GIMENO, S. (1994). Preparación de la enseñanza. Planificación y programación. En AA.VV La Educación Física y su Didáctica. Salamanca: I.C.C.E.

GIROUX, H.A. (1981). La formación del profesorado y la ideología del control social. En revista de Educación 284, 53-76.

MARTÍNEZ ÁLVAREZ, L. y GÓMEZ, R. (2009). La Educación Física y el deporte en la edad escolar. El giro reflexivo en la enseñanza. Madrid. Miño y Dávila.

VAQUERO, A. (2002). Claves para la formación del profesorado de educación física desde una perspectiva crítica: análisis de un proceso formativo y alternativas. Tesis doctoral. Leioa: UPV.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Idatzi

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia