Isiltasunera kondenatuak

Arantxa UGARTETXEA ARRIETA

Lagundu

Nire jaiotzeari buruzko gora beheren berri jakitea nahiko normala iruditu zait beti, behar bada inoiz inork ez didalako ukatu aukera hau, alderantziz. Mundu honetako etorrerari zegokion guztia, nire familian, gustukoa genuen behin eta berriz errepikatzea, zenbait detaile eta sentsibilitatez jantzia, elikadura pertsonalaren oinarri ezinbestekoa izanaz gaur arte.

Haunditu

Erregistro zibila.
(Ezkerreko lerroak autoreak ezabatu ditu).
Irudian klikatu haunditzeko.

Egun, Euskal Herrian, historiaren ildotik ahotz-aho dabil jaio berrien lapurretari lotuta dauden zenbait gertakizun, behartutako isiltasunera bideratuak izanik asko, beldurraren eraginaz, pertsona hauek eskubiderik izango ez balute bezala jakiteko zer gertatu zen, beraiek gai ez zirenean oraindik, nagusiek hartutako erabakiaz jakiteko. Gure gizartean zenbaitzuk, pairatzen ari dira sufrimendu mota hau, nahi luketen baino gehiago. Marjinazio soziala sentitzen dute, zenbait kasutan boterearen erabilera bere eskuetan dutenek, inposatutako isiltasuna justifikatzen ikasi dutelako.

Garai bateko umeak, egun nagusiak dira, baina isiltasunera kondenatuak sentitzen dira jurisprudentzia aldetik (Gipuzkoan, 213 jarritako salaketatik, 192 artxibatuak izan dira, hau da %90) naiz eta zehaztasun nabarmenekin aurkeztutako salaketak izan. Era honetara, orain arte bizitutako linboan jarraitzeko bideratuak dira behin eta berriz, hau da, biologikoki erbesteratuak.

Adopzio irregularrak daude tartean, adopzio bati dagokion prozesu legala osatugabekoak baina legalak bezala agertzen direnak, gertaera hauen izen egokia, haur jabekuntza eta haur zesioa hobeki dagokienez, konpentsazio ekonomikoa ere tartean egoten baita. Zehaztasun hauek, aurkikuntza pertsonalak izan dira batzuentzat, oinarri biologikoen bila zebiltzan une berean eta gaur arte kontsolatzeko aukerarik ez dute izan. Tematia den jokaera instituzional honetatik, datuen babesaren aitzakia dela medio, atera beharrean gaude. Garai batean gertaera hauetan, alde batearen babesa zaintzeagatik egindakoak, ez du babesten egun, sustrai biologikoak ezagutzeko, urgentzia bizia duten zenbait pertsonek. Egoerak ez dira berdinak eta erantzunak ezin daitezke berdinak izan, hau da, betiko ezezkoa hemen ezer gertatu ez balitz bezala. Memoria historikoak irtenbide jatorra aurkitzea arazo honi, jokaera egokia izango litzateke. Tratu txar honek sortutako zauriak gure herriko zenbait emakume eta gizonengan, hobeki bideratu beharrean gaude.

Erregistro zibilera edo gotzaindegira joaten naizen bakoitzean, aldaketaren bat aurkitu nahian legea aldatu denez, betiko erantzuna jasotzen dut: ziurtagirietako oinarrizko alde nagusiak bete gabe jarraitzen dute, ama eta aita gabeko umea agertzen da, baina ezkerreko bazterrean, adopzioa deituriko lerroetan zenbait zehaztasun idatziak daude, legalak bezala agertzen direnak. Nire galdera da, noiz arte dokumentazio baztertzaile hau, jasan behar dute garai bateko haur hauek?, noiz arte guraso gabeko seme-alabak jarraitu behar dute izaten?, benetan lotsagarria iruditzen zait instituzioen aldetik bizitzen duguna egoera hauetan.

Haunditu

Bataio agiria.
(Ezkerreko lerroak autoreak ezabatu ditu).
Irudian klikatu haunditzeko.

Inork ez dezala pentsa, emakume eta gizonezkoen duintasunaren alde ez nagoenik, alderantziz, horregatik hain zuzen aitortzen dut hau. Amatasuna eta aitatasuna, babestuak eta lagunduak izan beharko lukete gure erakundeen aldetik bizi osoan, eta horrekin esan nahi dut, manipulazio gutxiago egon beharko lukeela jaio berriekin, historiaren geroan, guraso izateko aukera izango duten hauekin. Sustrai biologikoak jakiteko eskubidea legitimoa da. Jokaera desegoki hauek aldatzeko garaia da, isilarazten duen autoritarismoak oso gutxi laguntzen dio osasun pertsonalari eta euskal biztanleriak merezi duen jatortasunari.

Nire desioa eta nahia da, sentsibilitate gehiagorekin tratatzea arazo hau erakundetako burokrazia eremutan. Aska gaitezen garai bateko legearen fideltasunaren babesle izatetik, egun gainditutako egoerak direnez, legea bera ere aldatu baita. Samurki opa nahi diet, oraindik bila dabiltzan gizon eta emakumeei, beraien identitate osoa aurkitu dezatela, nondik eta nola etorriak diren jakin mina ase dezatela, zergatik adoptatuak izan ziren jakin dezatela eta baita ere, gorputz irudiaren hutsunea bete dezatela, ispilu biologiko errealaren presentziaz. Adoptatu dituztenengan, leialtasuna eta maitasuna agertzeko gaitasuna beti izan dezatela, eta behin betiko gainditu dezatela ere, urteetan erreprimitu edo apalki gorde duten, baztertuak edo umezurtz izateari dioten beldurra.

Bukatzeko, Paulo Freire pedagogo brasildarra datorkit burura, itxaropenez eta konbentzimenduz, esaten zigunean: Zapaldua askatzen dugun une berean, zapaltzailea askatzen dugu, baita ere. Gogoan zaitugu irakasle!

Lagundu

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Escribe

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia