Jaiotza eta abortua

M. Carmen BASTERRETXEA

Lagundu

Aspalditik, gizakiek beraien bizitza aurrera eraman ahal izateko eremu ezberdinak kontutan hartu ditu. Eremu horiek ekoizpen sistema, jaiotza, gizaki talde kopurua eta lurraren emankortasuna izan dira.

Europako Herriek sortu zirenean, lehenbiziko ekoizpen sistema komunitarioa izan zuten, eta ekoizpen honetan jaiotza eta giza talde kopurua kudeatu zituzten, lotura zuzena dutelako.

Gizakiaren etorkizuna sustatzeko gizakiak talde txikietan antolatu ziren. Talde horietan janaria eta ura eskasian zeudenean emakumeak ez ziren haurdun geratzen. Haurdun geratzeko, eta umea ondo hezteko, oinarrizko beharrak ziurtatuta egon behar zuten. Beraz, amatasunaren erabakia emakumeen eskuetan zegoen.

Gizaki taldeetan jaiotza kopurua txikia izaten zen, bi ume gutxi gora behera. Europako gizataldeek mendeetan zehar populazioa eta elikadura orekatu zituzten, kapitalismoaren lehen urratsak agertu arte.

Argazkia: CC BY - Alejandra Mavroski

“Lege honen helburua nagusia jaiotza ugari ziurtatzea da eta horretarako emakumeari abortatzeko eskubidea kendu behar zaio”.
Argazkia: CC BY - Alejandra Mavroski

Lur komunitarioak lur pribatuetan bihurtu zirenean kapitalismoaren lehen urratsa aurkitzen dugu. Egoera honetan, jaiotzaren oreka ezabatzen joan zen eta populazioa desorekatua azaltzen zaigu. Agintea zeukatenek, jauntxoek eta Elizako agintariek alegia, XVI. Mendean inkisizioaren bidez emakumeei eta gizonei familia patriarkala (matrimonioa) inposatu zitzaien. Inposaketa honen zergatia langile ugari eta merkeak lortzeko izan zen, eta horretarako familia egitura honekin emakumearen gorputza umeak fabrikatzeko lantegian bihurtu zuten, eta burujabetasuna kendu zioten.

Gaurko gizartean, sistema kapitalistan murgildurik gaude eta badakigu PP abortuari buruzko lege berri bat jartzeko asmotan dabilela. Lege honek emakumeen eskubideak zapaltzen ditu zuzenean eta ondorioz gizonenak ere bai; Inkisizioak garai batean eta frankismoak ez hain urrun egin zuten bezala.

Lege honen helburua nagusia jaiotza ugari ziurtatzea da eta horretarako emakumeari abortatzeko eskubidea kendu behar zaio. Honela emakumea botererik gabe gelditzen da. Erdi Aroan bezala lege hau agintarientzat langile merkeak eta jendea beraien menpean edukitzeko eta pertsonak edozelako zereginetan erabiltzeko beharrezkoa dute. Kapitalisten antolamendua populazioa desorekatzea da eta jendea pobrezian murgiltzea. Kapitalismoa sortu zutenetik nahiz eta izenak eta erak aldatu, feudalismoa, diktadura, demokrazia eta abar, beti berdin jokatzen dute agintean daudenek. Eromen hau Europako lurretara etorri baino lehen gizataldeen bizitza orekatua zegoen, eta Euskal Herrian Emakumea eta Gizona burujabeak ziren. “Beste behin ere agerian jartzen zaigu geure herriaren jatorrizko antolamendua, kultura eta ekoizpen sistema berreskuratzearen beharra.”

Lagundu

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Escribe

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia