J. Antonio Gisasola
J. ANTONIO GISASOLA
Oihalezko Irudiak
2002 / 07 / 05-12
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PRODUKTUAK

Iruñeako emakume koplaria. XIV mendea  
Iruñeako emakume koplaria. XIV mendea
Zerrautsez beteta eta olioz margotutako oihalezko artisautza irudiak egiten ditu. 30 cm inguru neurtzen dute luzeran, eta jantzi adierazgarriak eramaten dituzte soinean.

Nahiz eta berez imajinazioak eta historiak eskura ipintzen dizkioten gai guztiak lan ditzakeen, uneotan batik bat euskal pertsonaia etnografiko eta historikoak ari da egiten. Horretarako, litografiak, grabatuak, antzinako postalak, koadroak (Arrue, Kaperotxipi, etab.) eta gaiaren inguruan dagoen bibliografia (María Elena Arizmendiren obra, adibidez) hartzen ditu oinarritzat.

Salmentari begira, irudi bakoitzak euskaraz eta gaztelaniaz idatziriko ziurtagiri bat eramaten du, bertan jantziaren deskribapen xehea, kolorea, zenbakia eta egin deneko data ipintzen dituela.

  Zeraingo amama (Gipuzkoa).
Zeraingo amama (Gipuzkoa).
Esate baterako, hauxe da DURANGOKO EMAKUMEA (XVI. mendea) izeneko irudian euskaraz zein gaztelaniaz irakur daitekeena:

Gure artisauak, mota guztietako irudi herrikoiak erreproduzitzeko balio dion artxibo historiko zabal bati esker, bezeroek eskatzen dioten edozein jantzi mota egin dezake: jantzi historikoak, etnografikoak, antzinakoak, edozein lanbiderenak (militarrak, nekazariak, marinelak, etab.) eta beste kulturetakoak.

Beste alde batetik, eskatzen zaion edozer erreproduzitzeko gai da, dela pilotari bat, arrantzale bat... eta baita konposizio eta eszenak ere: pilota partiduak, sagardotegiak, eta abar.

Sari edo opari gisa emateko moduko artisautza pieza etnografiko apartak dira bereak.

DESKRIBAPENA:

Francisco Vázquez de Mendietak 1607an margoturiko "Boda de Hidalgo" koadrotik aterea. Hogeita hamaika zenbakiarekin ikus daiteke bertan Durangoko jantzia, XVIII. mendearen erdira arte eramaten zena. Gaur egun Bizkaiko Foru Jauregian dago koadro hau.

Egin deneko data: 2001/12

Uneotan, bi ildo nagusitan ari da lanean: batetik, Euskal Herriko jantzien historia erreproduzitzen ari da, aurrehistoriatik gaur egunera arte, eta bestetik Europa osatzen duten 103 herrietako jantziak prestatzen dihardu.

Bizkaitar alkatea XIX. mende bukaerakoa.
Arabar miñoia. XIX. mende bukaera.
Bizkaitar alkatea XIX. mende bukaerakoa. Arabar miñoia. XIX. mende bukaera.

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen