J. Antonio Gisasola
J. ANTONIO GISASOLA
Oihalezko Irudiak
2002 / 07 / 05-12
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

Juan Antonio Gisasola Ortiz de Villalba Eibarren jaio zen 1962an.

Txoko ezizenez ezagutzen da. Historia ikasketak egin ondoren, aurrehistorian eta arkeologian espezializatu zen. Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kidea da.

1998an, oihalezko panpinak egiteko ohiturarekin jarraituko zuen enpresa bat sortu zuen. Hainbat arrazoi direla medio, bigarren maila batean du lanbide hau, beste jarduera profesional batzuekin konbinatzen baitu.

  Argazkia
Enkarguz hasi zen lehenengo piezak egiten. Jaso zituen eskaririk garrantzitsuenen artean, Donostiako San Telmo Museorako egin beharreko 50 unitateak aipatu beharko genituzke.

Modelatua eta pintura ikasitakoan, aukera guztiak aztertzen hasi zen. Hasieran, burua zeramikazkoa eta gorputza beste material batzuekin beteta zuten panpinak egiten hasi zen, baina azkenean antzinako sistema erabiltzea erabaki zuen, hau da, irudiak zerrautsez betetako oihalez egitea, horrela itxura eta bukaera hobea zutela ikusi zuelako.

2000. urtean artisautza tailer bat zabaldu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, eta Arbaso-n, Euskal Herriko artisauen elkartean sartu zen. Jantzien mundua ikertzen jarraitzen du denbora honetan guztian.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen