J. Antonio Gisasola
J. ANTONIO GISASOLA
Oihalezko Irudiak
2002 / 07 / 05-12
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

  Argazkia
Enkargu bat jasotzen duenean, erreproduzituko duen piezari buruz ahalik eta dokumentazio gehiena eskuratzen saiatzen da, lanari ekin baino lehen zirriborroak, irudiak eta patroiak egiteko.

Antzinako teknikari jarraituz, lehenik eta behin gogor prentsatutako zerrautsez beteta joango den oihalezko gorputza egiten hasten da, hau da, besoak, hankak (barruan zutik mantentzeko euskarri bat eramaten dutela), enborra eta burua. Gero, aurrez tratatutako olioz margotzen ditu, xehetasun guztiekin. Beharrezkoa izanez gero, gainera, ilea ere ipintzen die. Bukatzeko, pieza guztiak elkarri itsasten dizkio.

Irudia prest duenean, jantzia prestatzen hasten da. Horretarako, aukeratu den diseinuari begira, ahalik eta oihalik antzekoenak bilatuko ditu, eta xehetasun guztiarekin landuko du arropa: pleguak, parpailak, tolesturak edo behar dena. Azpiko arropa, galtzerdiak, txanoak eta abar ere prestatzen ditu.

Amurrioko dama. XVI mendea
Amurrioko dama. XVI mendea
Amurrioko dama. XVI mendea

Arropa egin ondoren, panpina jantzi, eta gehigarriak eransten dizkio: eskopeta miñoien kasuan, danborra eta makilak danborrarien kasuan, etab.

Horrelako sinplea eta, aldi berean, konplikatua da beira-arasa batean ikusgai ipintzeko modukoak diren artelan txiki hauen prestakuntza.

Gure artisauak, pieza solteez gain, taldeka ere egiten ditu, eta, nahi izanez gero, eszenografiarekin, altzariekin eta lanabesekin gainera.

Bezeroak Gisasolaren artxiboan agertzen ez den jantzi zehatz bat erreproduzitzea nahiko balu, nahikoa litzateke argazki edo marrazkiren bat bidaltzea, edo bere irudi bat non topa dezakeen adieraztea.

Artisauaren beraren hitzekin amaituko dugu:

"Obra pertsonalizatuak. Opari ezazu eskuz eta neurrira egindako euskal historia eta kultura apur bat, edota eraman ezazu etxean edo bulegoan zurekin izango duzun irudiren bat. Har ezazu parte munduko bioaniztasun kulturalean."

 Galeria
Bilatu Euskonewsen