J. Antonio Gisasola
J. ANTONIO GISASOLA
Oihalezko Irudiak
2002 / 07 / 05-12
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


SARRERA

José Martínez Amuategui donostiarra oso karikaturagile ospetsua izan zen. Novedades izeneko aldizkarian kolaboratzen zuen. 1911. urtean, bere marrazkien inguruko erakusketa bat antolatu zen Donostiako "El Pueblo Vasco"-ren aretoan. 1914ean, geroago xehetasun handiagoz deskribatuko ditugun oihalezko irudiak egiten hasi zen, bere lanetan marrazten zituenen antzekoak. Berak piezak egiten zituen, eta emaztea, berriz, josteaz arduratzen zen.

Martínez Amuategui, ezizenez "Amua", Kaperotxipi, Arrue eta beste hainbaten laguna zen. Asko gustatzen zitzaion karikaturak eta irudi komikoak egitea, eta orduko koadroetan oinarrituz (natura hilak, pilotariak, nekazarien bizimodua, etab.) hazpegiak exageratzea.

  Argazkia
Hainbat sari jaso zituen bere lanengatik, eta hainbesterainoko ospea lortu zuen, ezen irudi batzuk Ameriketara esportatu ere egin zituela. Donostiako San Telmo museoan, museo honek bere garaian erosi zion irudien bilduma bat ikus daiteke.

Bere semea, Iñaki, eskaparatista izan zen, eta aitak bezalako irudi eta eszenak egiten jarraitu zuen.

1975 urte inguruan, Eibarko (Gipuzkoa) San Andresen lehenengo azokan, Iñaki hainbat gozotegiren jabe zen Barrenetxe-Gisasola sendiarekin jarri zen harremanetan, eta beren gozotegietako eskaparateetan tarta eta txokolateen artean ipintzeko irudiak prestatzea adostu zuten: "Belle Epoque" garaikoak, Danborradaren ingurukoak, Jose Migel Barandiaran bere etxearen aurrean irudikatuta, eta antzerako beste hainbat.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen