PRODUKTUAK
Juanitok gaztainondoaren zumitzekin egin daitekeen edozer egiten du. Esate
baterako, sabaiak edo paretak forratzeko baserri giroko panel zoragarriak,
hiru edo lau gorputzeko holtz tolesgarriak, euritakoen ontziak, sehaskak,
ogi otzarak, fruta otzarak, arrain otzarak, haizemaileak, lore ontziak estaltzekoak,
aulkiak, etab., etab.
Xabier Amorosek otzaragile honi buruz egin duen liburuan, artisauak prestatzen
dituen hainbat eta hainbat elementu aipatzen ditu:
- Kintal otzarak, ikatza eramateko.
- Kopeleta otzarak, baserrietan fruta, belarra etab. biltzeko erabiltzen
diren otzara tipikoak.
- Obra otzarak, obretan, fabriketan eta abar erabiltzeko.
- Mina otzarak, palakada baten neurrikoak.
- Galbaheak, egur ikatza galbahetzeko.
- Artzak edo haizemaileak.
- Besoko otzarak, arrantzaleek itsasora irtetean eramaten dituztenak.
- Arraiak saltzeko otzarak.
- Ogi otzarak, ogia eramateko neurri desberdinetako otzarak.
- Arropa otzarak, arropa garbitzera eramateko erabiltzen direnak.
- Asto otzarak, produktuak merkatura eramateko astoaren alde bakoitzean
ipintzen diren otzarak.
- Beso otzarak, merkatura joateko otzara kirtendunak.
- Neurri desberdinetako otzara zabalak, karratuak normalean, merkatuetan
produktuak salgai ipintzeko.
- Zumitzak, gazta egiteko ontziak.
- Hainbat pieza moderno; hala nola sagar dantza otzarak,
seaskak, aulkiak, besaulkiak, euritako ontziak, lore ontziak, esekitokiak,
holtz tolesgarriak, eta beste mila gauza gehiago.