Juan Unzueta Solaegi
JUAN UNZUETA SOLAEGI
Otzaragilea
2002 / 11 / 15-22
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Lanbidea
 Prezioak


ARTISAUA

Garain (Bizkaian) jaio zen, 1924ko urriaren 21ean. Otzaragilea zen bere aita ere, Melchor Unzueta, eta berarekin ikasi zuen lanbidea. 1925ean, Juanitok urte bete baino ez zuenean, familia guztia Durangora joan zen bizitzera, eta hantxe jaio ziren bere anai-arrebak, bost mutil eta lau neska.

  Argazkia
Melchor Bizkaiko meatzeetarako otzarak egiten aritzen zen. Zenbaitetan bost semeekin batera aritzen zen tailerrean lanean, emazteak eta alabek otzarei azken ukituak ematen zizkieten bitartean. Duela urte gutxira arte hiru anaia aritu dira otzaragintzan, baina gaur egun Juanitok bakarrik jarraitzen du bertan.

Juanek badauka inguruko gaztainondoen egurra ekartzen dionik. Adar hauek moztutakoan (ilbeheran, esan bezala), buruz behera jartzen ditu kanpoan, lehortzen doazen bitartean beren perimetroa txikitzen joateko. Hori egingo ez balu, pieza prest egoterakoan egurra txikitu eta galdu egingo litzateke. Gero, etxearen alboan daukan ur putzuan sartzen ditu, eta hantxe uzten ditu, behar adina denbora: hilabetetan batzuetan, urtetan besteetan. Materiala erabiltzeko moduan dagoela iruditzen zaionean, handik atera eta lantzen hasten da. Bere aitak apropos eraiki zuen etxea iturri hartatik gertu, ura urte osoan zehar izan izateko.

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen