Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Bibliografia | |
Prezioak |
SARRERA
Lana mendian egiten zuten guztiek (artzainek, ikazkinek, zerrariek, almadiazainek, etab.), laban soil batez bakarrik baliatuz, tresna desberdin ugari egiten zituzten, bai beren eguneroko bizitzarako (platerak, koilarak, sardexkak, gatzontziak...), bai lanerako (kaikuak, oporrak, abatzak, malatsak, zimitzak, etab).
Horretarako baziren hainbat arrazoi. Batetik, materiala (egurra) eskura izatea, eta, bestetik, tresna horiek buztin edo toskakoak izatea ez zela batere erosoa, lan egiten zuten bitartean hausteko arrisku handia zutelako. Eta, hirugarren arrazoi bat: tresna horiek metalikoak izango balira, garestiagoak izango lirateke (eta iraupen ekonomiatan hori oso garrantzitsua zen), eta gainera astunagoak izango lirateke alde batetik bestera ibiltzeko orduan. Horregatik guztiagatik, egurrezkoak egiten zituzten.
Aspaldian, etxeetan egurrezko koilara zen jateko erabiltzen zuten tresna
bakarra. Familiako kide bakoitzak berea izaten zuen, eta horrekin jaten
zuen, mahaiaren erdian ipintzen zen lapikoan sartuz. Labana aitak bakarrik
erabiltzen zuen.
Bazen kirten zabaleko koilara berezi bat, J. M. Barandiaranen esanetan Nafarroako
Erriberan "cuchara pastora" deitzen ziotena. Kontua da
zati zabal horrek ogi mamiak jateko balio zuela. Hain zuzen ere zati horixe
zen artzainek, aisialdi garaian, labanaren puntaz apaintzen zutena.
Piezak lantzen |
Pirinioetako jendea aritzen zen negu partean koilarak egiten, egurra "tajoian" sostengatu eta "legra", zeioa eta aizkora erabiliz. Barandiaranek zioenez, artisau batzuek eguneko hamabi dozena ere egiten zituzten, ondoren merkatuetan saltzeko.
Euskal etnografia museoetan oraindik ere ikusgai daude ezpel zurez egindako koilara ederrak. Horietako askok, gainera, labanaren puntaz egindako lore, izar, izen zein datak dauzkate kirtenetan.
Juan Garmendia Larrañagaren obra osoen V. liburukian (Haranburu argitaratzailea. Donostia. 504. or.), 1891n Isaban (Nafarroa) jaio zen Martina Lasa Anaut andrearen kopla eder batzuk agertzen dira. Honela diote:
LAS CUCHARAS DE BOJ
Ya no se cortan los bojes,
ya crecen allí tranquilos
ya no están los cuchareros
que iban a elegirlos.El material era gratis
no hacía falta permiso
el cucharero cortaba
sin el menor compromiso.Ellos trabajan bien
cada uno en su casa
sin extrañas herramientas
ni tampoco maquinaria.Con unas simples cuchillas
hábilmente manejadas
era una maravilla
como hacían las cucharas.También las hacían finas
si alguno les encargaba
mas para vender por gruesas
en rústica las dejaban.Pocos cuchareros
los había en el valle
en Urzainqui, en Isaba
y también en Garde.Traían de Castillonuevo
de Bigüezal y de Anso
y también de otros pueblos
de esa parte de Aragón.Subían con los borricos
para llevar las cucharas
de Urzainqui siempre subía
la simpática tía Ana.Me parece que la veo
en el borrico montada
tenía una paciencia
que parecía una santa.
Euskal Herriko abeltzaintza eta artzantzari buruz inoiz argitaratu den obrarik onenean (Ganadería y Pastoreo en el País Vasco. Etniker taldeak. Bilbo), aipaturiko emakume beraren honako ahapaldi hauek ere azaltzen dira:
Segura estoy que no hay
en el mundo unas cucharas
como aquéllas que se hacían
con la madera de Isaba.Y había entonces pastores
que con habilidad
las cucharas refinadas
bien solían decorar:
La punta de la navaja
su herramienta principal
y los dibujos sacaban
de la vida natural.En alguna vi una cabra
un dibujo original
tenía dos cabriticos
y dándoles de mamar.Hacían flores y estrellas
hasta ocas y camellos
pajaritos en las ramas
y también hacían perros...
Martinak azaldu bezala egiten eta saltzen ziren, hortaz.
Orain bertan, honako atsotitz gaztelar hau datorkit burura:
"Mi marido es cucharero;
pero con cucharas vacías
no comemos"
Dena den, amaitu baino lehen esan beharra daukagu artisau hauek ez zituztela koilarak bakarrik egiten (nahiz eta koilarak izan gehien eskatzen zizkieten tresnak, eta ematen zitzaien izena ere "koilaragile" izan); izan ere, sukaldean zein lanean erabiltzeko bestelako tresnak ere egiten zituzten.
Gaur egun "koilaragile" gutxi gelditzen zaizkigu. Baina, gaurkoan, oraindik ere lan honetan diharduen bat aurkeztuko dizuegu, Miguel Urroz Arrastio alegia. Gizon honek mendian lanean eman zuen bere gaztaro guztia.