Miguel Urroz
MIGUEL URROZ
Koilaragilea
2003 / 02-28 / 03-07
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Bibliografia
 Prezioak


PRODUKTUAK

Miguelek gauza desberdin asko egiten ditu Oizeko bere tailertxoan.

Espatulak eta bitsadera
Espatulak eta bitsadera

Ia gauza guztiak ezpelaren egurra erabiliz egiten ditu, espresuki adierazita daudenak izan ezik: sardexkak, koilarak, neurri ugaritako paletak, zopatarako ontziak, bitsadera biribilak zein saredunak, orraziak (kirtendunak eta kirtenik gabeak), haragia mozteko sardexkak, iruteko ardatzak, sareak josteko jostorratzak, poteak, sukalderako oholak, argizaiolak (argibide gehiagorako, ikus Euskonews-eko 166. aleko sail hau bera), segen zorroztarrientzako poteak (gaztainondo, haritz zein lizarraren egurrez egindakoak), oroigarritarako aizkoratxoak, eta, baita, danborrarien koilaratzarrak ere.

Ontzitxoak.
Ontzitxoak.

Tailerraren aldamenean, egurrezko partida estali bat dauka, tresnak kanpoan lehortzeko. Lehengaiari dagokionez, Miguelek neguan mozten du egurra, dioenez urtaro horretan "izerdirik" ez duelako (zuhaitzak lan gutxiago egiten baitu).

Sardeak eta goialarak
Sardeak eta goialarak

Egurra lantzen hasterakoan, egur zati hartu eta aizkorarekin arbastatzen hasten da, eta, ondoren, aulkitxo batean eserita dagoela, gubia eta labanaz pixkanaka forma ematen hasten zaio, eta bukaeran lixatu egingo du.

Haragia ebakitzeko sardexkak
Haragia ebakitzeko sardexkak

Euskal Herrian urtean zehar izaten diren hogei bat artisautza azoketan saltzen ditu bere produktuak.

Sareak josteko orratzak
Sareak josteko orratzak

Argi dago Miguelek mendialdean igaro dituen urteetan ikasi duela labana halako abileziaz erabiltzen, mota honetako tresnak normalean artzainek, ikazkinek eta almadiazainek egiten dituztelako; hau da, lana mendian egiten dutenek.

Orraziak
Orraziak

Artisautza lan hauek egiten aritzeaz gain, Miguel ingurukoei ahal duen guztian laguntzeko prest dago beti, aulkiak, mahaiak zein egurrezko edozein tresna konpontzen. Horretarako tailertxo txikitxoa daukan arren, oso ondo osatua daukala esan beharra dago, denetarik baitauka bertan.

Sokak lotzeko pasadoreak
Sokak lotzeko pasadoreak

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen