Artisaua | |
Musika Tresnak | |
Produktuak | |
Etorkizuna | |
Prezioak |
ARTISAUA
Joxe Manuel Tolosan jaio zen 1956an. Zortzi urterekin txistua jotzen ikasten hasi zen Miguel Martínez de Lecearekin, eta baita danbolinen adabakiak aldatzen, tenkatzen, etab.
Hamasei urte zeuzkanean txistulari postua lortu zuen Tolosan, eta era berean Udaberri dantza taldean ere jotzen zuen. Bertan hasi zen dultzaina ere jotzen.
Joxe Manuel Agirre Ordizian Jotzen. |
Soldaduska egitera joaterakoan, utzi egin zuen txistua
eta dultzaina jotzen jarraitu zuen, eta, handik itzulitakoan, danbor eta
dultzainak konpontzen hasi zen. Horrelaxe sartu zen musika tresnak konpontzeko
munduan, pixkanaka. Era berean, enpresa batean lan egiten hasi zen, baina
zazpi urte geroago itxi egin zuten, berak 28 urte zeuzkanean. Ordudanik,
musika tresnak egiten aritzen da. Lagun batzuekin batera "Tolosako
Dultzaineroak" izeneko taldea eratu zuen, eta deitzen dietenean festa
eta ekitaldietara joaten dira. Dultzainarekin jotako musika tradizionalaren
CD bat kaleratu zuen, eta hainbat musika talderekin kolaboratzen du.
Dultzaina jotzen irakasteko eskolak ere ematen ditu.
Sendiari dagokionez, berriz, Maite Zipitriarekin ezkonduta dago, eta bi
alaba dauzka: Lore (1984an jaioa) eta Laida (1988).