Artisaua | |
Musika Tresnak | |
Produktuak | |
Etorkizuna | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Oro har, hiru produktu mota (haizezkoak, perkusiozkoak eta bibrafonoak) nola egiten dituen azaldu dugu, baina gure artisauak honako musika tresna hauek gozatzen eta egiten ditu:
Danbolinak
Txistuarekin batera jotzen da, esku bakar batekin, makila batekin. 10"ko diametroa dute (254 mm.), eta 30 cm-ko altuera. Batzuetan txikiagoak eskatzen dizkiote, dela haurrek jotzeko delako, dela harmoniko altuak lortu nahi dituztelako. Antxumearen larruzko edota plastikozko adabakiz egiten ditu (azken hau, egun euritsuetan erabiltzeko izaten da). Intxaurrondozko kontratxapatuzko gorputza izaten dute, kolore naturalean edota bezeroak nahi duen kolorean (orlegiz, urdinez, gorriz). Lehen, danbolinaren uztaiak beltzak izaten ziren beti, baina orain berak kolore naturalekoak ere egiten ditu. Uztai guztiak pagoaren zurezkoak izaten dira. Lehen, pordoia tenkatzeko zurezko tenkatzaileak erabiltzen ziren, baina berak metalikoak erabiltzen ditu, musika tresna horrela azkarrago gozatzen edo afinatzen delako. Behealdean denek tripa pordoi bat eramaten dute, bestela, pordoirik gabe, oso soinu lehorra aterako litzatekeelako.
Dambolinak. |
Kontuan izan behar da larru bakoitzak soinu desberdina izaten duela, makilen arabera ere bai baldin eta material ezberdinekoak badira, eta baita material berdinekoak izanik ere, zurek jatorri desberdina badute. Hortaz, sekula ez dira bi berdinak izaten.
Bonbeteak
Perkusiozko musika tresnen taldekoa da hau ere. Ansorena txistulariak Iñaki Barrio urretxuarrarekin batera asmatua da, danbolina baino soinu baxuagoa nahian. Danbolina bezalaxe, honako hau ere makila bakar batekin jotzen da, esku batekin. 12"ko diametrokoak eta 37 cm-ko altuerakoak, eta soinu baxuagokoak ere bai, 14"ko diametrokoak eta 41 cm-ko altuerakoak. Gainerako ezaugarri guztiak, danbolinek dauzkaten berberak dira. Tripako pordoia izan dezakete edo ez, eta larru ileduneko adabakiarekin, "harmoniko altuak lehortzeko". Orokorrean bi pordoi eramaten dituzte.
Bombeteak. |
Enkargu bidez, beste neurritakoak ere egiten ditu.
Atabalak
Atabala, esku bakoitzean makila bat hartuta jotzen den danborra da. 12"ko diametroa eta 20 cm-ko altuera duten danborrak egiten ditu, eta 14"ko diametroa eta bezeroak nahi duen altuerakoak. Normalenak, dena den, 20, 24 eta 28 cm-koak izaten dira. Materialei dagokienez, berriz, aurreko bientzat esandako gauza bera errepikatu beharko genuke. Hauek beti adabaki garbiekin egiten dira (ilerik gabe). Batzuei tenkatzaile metalikoak ipintzen dizkie (errazago tenkatzen direlako, eta mantentze aldetik ere lan gutxiago ematen dutelako), eta beste batzuei, berriz, soken tenkatzaileak, denborak argi utzi baitu sokak daramatzatenek soinu garbiagoak ateratzen dituztela. Gaur egun jendeak metalezkoak modu herrikoiean jotzeko erabiltzen ditu, eta sokazkoak kontzertuetan eta grabazioetan. 4 edo 6 pordoi izaten dituzte.
Atabalak. |
Makilak
Material eta neurri ezberdineko makilak egiten ditu.
Danbolinarekin jotzeko, 30 eta 32 cm bitarteko luzerakoak egiten ditu, eta zur ezberdinekoak: ebanozkoak, bugingazkoak, pagozkoak, etab. Zenbat eta arinagoak izan, orduan eta soinu hobea ateratzen dute, baina, txistulariek diotenez, zailagoa izaten da haiekin jotzea, "ihes egiten dutelako".
Joxe Manuel Agirre en su taller. |
Atabaletarako, 35 cm-koak eta hortik gorakoak egiten ditu, bezeroak nahi bezala.
Perkusioan bertan ere jendeak gero eta gehiago ikasten du, gero eta gehiago gozatzen ditu musika tresnak, eta materiala eskatzerakoan ere exigenteagoak dira.
Dunbalak
Soinu baxuagoak, "baina naturalak", nahi dituztenentzat. Merkatuan plastikozko adabakiak dauzkatenak izaten dira, baina soinu naturalagoak nahiago dituztenentzat larruzko adabakidunak daude. 20"koak egiten ditu, 27 eta 38 cm bitarteko altuerakoak, urkiaren zurez kontratxapatutako gorputzarekin. Larruzko adabakiak ipintzen dizkie, baina mota ezberdinekoak egiten ditu halere, batzuek biak lisoak nahi izaten dituztelako, beste batzuek bata lisoa eta beste ilea daraman larruarekin, plastikozkoak, etab.
Gure artisauak egiten dituen produktu ezberdinen erakusketetan. Atzean dunbalak ikus daitezke. Billabonan. |
Ttun-ttun
Z
Ttun-Ttun. |
Txirulak
Aurreko musika tresnarekin batera jotzen da. Hiru zulo dauzka, 30,5 cm neurtzen ditu, eta ezpel edo ebano zurezkoak izaten dira.
Txirula motak. |
Dultzainak-gaitak
Normalean DOn gozatzen ditu. 34,5 cm dauzkate, eta gaur egun erretxin polimerikoz egiten ditu.
Dultzaina. |
Danborrak
Bi makilekin, bi eskuekin jotzeko. Dultzaineroekin batera jotzeko dira. 10"ko diametrokoak egiten ditu, eta altuera aldetik, berriz, 24,5 cm-tik 29 cm-tara bitartekoak. Lehen gorputz metalikoa izaten zuten, burdinezkoa lehendabizi, letoizkoa gero, eta orain zurezkoak ere egiten ditu. Hori guztia erosleak nahi bezala egiten du: letoizko gorputza, orlegiz lakatutako zurezkoa, kolore naturalekoa, marroia, etab. Allen giltzarekin pordoien bidez estutzen dira (normalean sei izaten dituzte).
Dultzaina eta Dambolina. |
Danborradetarako danborrak ere egiten ditu, gorputza kontratxapeatuta dutela. Soinu aldetik kalitate gutxiago dute. Adabakiak plastikozkoak dira.
Osagarri modura, bastoiak, zartaginak, koilara eta sardexka handiak etab. ere egiten ditu.
Damborradarako danborrak. |
Eltzagorrak
Eltzegor. |
Txalapartak
Txalapartak ere egiten ditu, hau da, ohol batzuk makilez kolpatuz soinua egiten duten musika tresnak. Zurezko bi astorekin eta hiruzpalau oholekin egiten ditu. Oso esparru zabala da honakoa, norberaren nahiaren arabera aukeratzen baitira zura, gozatze mota, etab.
Panderetak
Tolosarrak pandereta mota ezberdin ugari egiten ditu: 23 cm-ko diametroa eta 9 txapa pare dauzkatenak (antzina txapa lerro bakar bat eramaten zuten); 23 cm-ko diametroa eta 7 txapatako bi lerro dauzkatenak (14 guztira); 27 cm-ko diametroa eta 11 txapako lerroa dutenak, eta 18 txapa dauzkatenak (9ko 2 lerro). Guztiak, pago naturalaren zurez edo urkiaren zur kontratxapatuz eginak. Lan hauetarako urkiaren zur kontratxapatua erabiltzen du, edota beroan elkartutako pagoaren bi plaka.
14 txapa dauzkaten 23 cm-koak eta 18 txapa dauzkaten 27 cm-koak margotuta ere saltzen ditu (urdinez, orlegiz, gorriz, horiz eta ubelez).
Panderetak. |
Trikitixekin normalean erabiltzen direnak bi sonailu lerro dauzkatenak izaten dira.
Bestelako pandereta batzuk ere egiten ditu: 12"koak, 10 sonailurekin (5eko bi lerro) zein 18rekin (9ko 2 lerro), eta 14"koak 10 sonailurekin (5eko 2 lerro) eta 22rekin (11ko 2 lerro).
Azkenik, bada baita 20" ko diametroa duena, Bodharn izenekoa.
Miniaturak
Elementu ugari egiten ditu miniaturan: txalapartak, bazkalondoan ipintzeko makilak, egurrezko txilibituak, etab. Artisautza azoketan saltzen ditu.
Dantza taldentzako material osagarria
Beste hainbat elementu ere egiten ditu; hala nola: