Artisaua | |
Musika Tresnak | |
Produktuak | |
Etorkizuna | |
Prezioak |
ETORKIZUNA
Gure azken elkarrizketan, elkar agurtu baino lehen, gure musika herrikoiaren
geroa nola ikusten duen galdetu genion artisauari. Joxe Manuelen ustez,
musika mota hau gero eta gutxiago kontsumitzen da, eta ondorioz gero eta
jende gutxiagok jotzen du. Hori horrela, gazteek erreferentzia eta eredu
gutxiago dauzkate. Katea bat da guztia: arazo batek bestea dakar berekin.
Txistua irakasten duten kontserbatorioetan matrikulen kopurua behera egin
ari da, eta gauza bera ari da gertatzen trikitixa eskoletan ere.
Joxe Manue Agirre dultzaina edo gaita bat egiten. |
Bestetik, kontuan izan behar da dultzaina jotzea txistua jotzea baino nekagarriagoa dela. Horregatik, eta, dirudienez, txistuak ospe handiagoa duelako, gero eta gutxiago dira dultzaina jotzen ikasten duten gazteak.
Horrez gain, beste emisoretan irratsaioetan ehuneko hainbata herrialdeko musikari eskaintzea eskatzen dute, baina hemen ez ordea.
"Lotsagarria da Euskal Herrian tailer, kontserbatorio edo dena delako entitate publikorik ez egotea. Ez ikasleak eskolak jaso eta etxera itzultzen diren horietakoa, baizik eta Tolousen, Galizian, Asturiasen daudenen modukoa, adibidez. Bertan jendeari irekitako tailer bat dago, eta bertan erakusten dute bai instrumentuak jotzen, eta baita musika tresna herrikoak egiten ere. Gaur egun, musika tresnak egiten dituen artisau bat hiltzen zaigunean, bere jakinduria guztia berarekin galtzen zaigu, eta hori tamalgarria da benetan."