Juan Elgarresta
JUAN ELGARRESTA
Abarkagintza
2003 / 04 / 11-25
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Historia
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

Juan Elgarresta Murua 1941ean jaio zen Urretxun. Bere aita eta aitonarekin ikasi zuen abarkak egiten. Hamar urte zeuzkanerako aitonari laguntzen aritzen zen. Oraindik ere maitasun handiarekin gordetzen du aitonak abarkak egiteko erabiltzen zuen zurezko plantila.

  Gure artisaua bete- betean lanean.
Gure artisaua
bete-betean lanean.
1980an, bere lagun taldeak Urretxuko artisautza azokara joatea eskatu zionean, utzita zeukan jarduerari heldu zion, eta, ordutik, horretan aritzen da. Gainera, bere baserrira abarkak egiten ikastera joaten diren gazteei erakusten aritzen da. Oso pozik dago irakasle lan honekin.

Talde asko joaten dira beregana abarkak egiten ikastera, bai eskoletatik, bai helduen elkarteetatik ¾bide batez euskara ere lantzen dute gainera¾, etab. Jarduera hauek guztiak Gabiriako kulturetxean egiten dituzte. Sei urtetik gora izan behar dira eskola hauek hartzeko. Taldeak hamabost-hamasei lagunekoak izaten dira, eta eskolen iraupena lau ordukoa da.

Honez gain, lurra lantzen eta abereak zaintzen aritzen da.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen