Juan Elgarresta
JUAN ELGARRESTA
Abarkagintza
2003 / 04 / 11-25
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Historia
 Prozesua
 Prezioak


HISTORIOA

Inolako zalantzari gabe, antzinako gizakiak oinutsik ibiltzen ziren. Gaur egun ere hala ibiltzen dira asko eta asko. Baina gizakia pixkanaka bere soina eta oinak janzten hasi zen, eskura zeuzkan elementuen bidez. Antza, Neanderthala izan zen larrua erabiltzen hasi zen lehenengo gizakia. Hor izango genuke abarken aurrekari eta aitzindaria; izan ere, abarkak oinean ipintzen diren larruzko zati batzuk baitira funtsean.

Greziarrek ere krepis izeneko larruzko sandaliak erabiltzen zituzten. Batik bat zuri eta gorri kolorekoak izaten ziren, eta batzuetan apaindu ere egiten zituzten. Erromatarrek ere erabiltzen zituzten, baina ezkerrezko eta eskuineko oinetarako ezberdinak egiten hasi ziren lehenengoak izan ziren. K.a. 200. urterako jada existitzen zen zapatari lanbidea.

Espainian, abarka deitzen zitzaion idi, zaldi edo basurdearen ondu gabeko larruz egindako oinetakoari, oin osoa edo soilik punta eta orpoa estaltzen zituena, eta oinbular eta orkatilan lokarri edo uhalez lotzen zena. Uhal hauek oinean minik ez egiteko, baieta bat ipintzen zen. Oso aproposak ziren lur lehorrean ibiltzeko, baina ez ordea euria edo elurra egiten zuenerako, larrua erraz biguntzen zelako. Eta belarrean ibiltzeko ere ez ziren egokiak, irristatu egiten zirelako.

Abarka berrien eta zaharren arteko aldea.
Abarka berrien eta zaharren arteko aldea.

Antzina, baserri guztietan erabiltzen zituzten abarkak. Jantzi aurretik, oinak artilezko galtzerdi modu baten biltzen zituzten. Oihal honek izen ezberdinak hartzen zituen leku bakoitzean: azpandar, partana, zapiña, pialak, etab. Artile zuria erabiltzen zutenean, azpandar zuria ateratzen zen, eta beltzak egin nahi zituztenean ardi beltzen artilea erabiltzen zuten.

Arrantzaleek eskalapoiak erabiltzen zituzten lanerako (zola leuna edo zurezko tako batzuekin izan, izen berbera hartzen zuten), eta, eguraldi txarra egiten zuen egunetan, herritar guztiek. Eskalapoi batzuek lokarri bat izaten zuten, lotzeko; beste batzuek ez. Oinetako hauen artean, baziren txapinak izeneko batzuk: larru mehez egindako zapatila batzuk, eskalapoien barruan eramateko erabiltzen zirenak. Abarken forma berbera zeukaten, baina ez zuten lokarririk izaten, eta larrua meheagoa izaten zen. Beranduago, duela ez urte asko, hasi ziren arrantzaleak gomazko botak erabiltzen. Hasieran gutxik erabiltzen zituzten, baina gaur egun oso zabalduta dago beren erabilera.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen