Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Adierazi dugun bezala, lehenik eta behin herri kiroletan erabiltzen diren harriak miniaturan egiten hasi zen: kubikoak, zilindrikoak, angeluzuzenak eta biribilak, bai tradizionalak, bai itxura modernokoak. Idi probetan eta txingatan erabiltzen direnen erreplikak ere egiten ditu.
Horiez gain, eta beste hainbat eta hainbat gauzaren artean, Euskal Herriko maparen harrizko erliebeak ere egiten ditu, barruan marrazki bat edota olerki bat dituztela, eta, gainera, lauburuak, disko itxurako estelak, frontoiak, aizkorak edota zerrak enbor baten gainean, eta abar, eta abar.
Produktu gehienak hainbat neurritan egiten ditu; giltzatakoen neurrian
eta guzti.
Probetako harrietan, zenbateko pisua duten marrazten du. Gehien saltzen
dena, 329 kiloko harriaren erreplika da, orain arte altxatu den harriri
astunenarena, hain zuzen ere. Migeltxo Saralegik lortu zuen errekor hori,
Lekunberrin (Nafarroan), 2000ko apirilaren 28an.
Inguruko futbol taldeen ezkutuak daramatzaten piezatxoak ere egiten ditu: Athleticenak, Realarenak, Osasunarenak eta Alavésenak.
Enpresentzat, serie txikiak ere ekoizten ditu, eta ber logotipoa ezartzen die.
Askotan joaten da artisautza azoketara, bere produktuak saltzera. Artisautzako eta oroigarrietako dendak ditu erosleen artean.
Bitxikeria modura, esan dezagun taberna eta elkarte batzuek lehiaketetan erabiltzen diren harriak bezalakoak egiteko eskariak luzatzen dizkiotela, errealitatean duten neurri berberekoak.
Gabiltza Artisauen Elkarteko kidea da.