Iñaki Gorostidi
IÑAKI GOROSTIDI
Harri txikiak
2003 / 10 / 10-24
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


SARRERA

Leku gutxitan aurkituko dugu euskaldunok lehia mota oro (dela trebeziaren, adimenaren zein indarraren ingurukoa) apustu bihurtzeko daukagun zaletasunaren parekorik. Gazte-gaztetandik, eztabaidarik txikiena piztu orduko, berehala hasten gara "Zenbat apustu?" galdetzen. Eta, modu horretan, apustua, jokoa eta kirola uztartuz, inguruko guztiak bihurtzen dira, nolabait, erronka horretako parte-hartzaile.

Hain zuzen ere, horrela sortu ziren euskal herri kirol gehienak. Auzokide bik edo gehiagok, apustu bat egiten zuten elkarren artean: ea nork moztu enbor gehiago (aizkolariak, aizkoraz moztuz gero, eta trontzalariak, zerraz egitekotan), ea nork altxatu harririk astunena (harri-jasotzaileak), ea nork segatu belarrik gehien (segalariak), ea nork eramaten zituen azkarren harriak leku batetik bestera idien laguntzarekin (idi probak) edota beren kabuz (gizon proba), edota, harrien ordez, pisuak (txingalariak)... Joko hauek guztiak nekazaritza giroetan sortu zirenez, oso herrikoiak izaten dira, ospe handikoak. Bai komunikabideek, eta baita jendeak ere, arreta handiarekin egiten diete jarraipena. Hartara, herri eta hiri gehienetako festetan, beti topatuko ditugu gisa honetako probak, eta, bestela ere, urtean zehar maiz jokatzen dira aizkolarien zein harri-jasotzaileen arteko lehiak.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen