Iñaki Gorostidi
IÑAKI GOROSTIDI
Harri txikiak
2003 / 10 / 10-24
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

Lanean harri mota ezberdinak erabiltzen dituen arren, gehienbat kareharriaz (Markinakoa), hareharriaz (Pitillaskoa) eta granitoaz (Porriñokoa) baliatzen da. Mozteko, zerra berezi bat erabiltzen du.

Behin nahi duen bolumena lortutakoan, harri gainean egin nahi duen irudia marrazten du, eta, punta zizel pneumatiko baten laguntzarekin, piezari itxura ematen hasten da.

Hori egin ondoren, nahi dituen irudiak margotzen ditu, eta lehortzen uzten.

Lehorrak daudenean, muntatu egiten ditu; dela oinarri baten gainean jarriz, dela, esaterako, idi probetako harrien kasuan, euskarri lanak egiten dituzten burdinak ipiniz, etab.

Aipaturiko elementu horiez gain, gehiago ere erabiltzen ditu: begiak babesteko betaurrekoak, mailuak, zizelak, limak, erregelak, eskuairak, pintzelak, pinturak eta kolak.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen