Roman Aduriz
ROMAN ADURIZ
Zurezko Kateak
2003 / 11-07 / 11-21
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


SARRERA

  2003ko Lezoko Erdi Aroko Azokan.
2003ko Lezoko Erdi Aroko Azokan.
Ez da gauza erraza zurezko kateak egiten espezializatuta dagoen artisau baten sarrera historikoa egitea. Horixe da, behintzat, Román Aduriz Mitxelena artisauaren kasuan gertatzen zaiguna.

Románen kateek, gainera, berezi bihurtzen dituen zerbait daukate, katearen maila guztiak pieza berberean zizelkatuta egoten baitira; alegia, ez ditu mailak banan-banan egin eta ondoren elkarri lotzen, baizik eta pieza bakar batetik ateratzen ditu guztiak.

Románek esan digunaren arabera, gai honen inguruan gehiago jakin nahiean ikertzen ibili ondoren, jakin zuen duela ehun urtetik gora egon zela kateak modu honetan bertan egiten zituen artisau bat.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen