Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Pedro Razquinek hainbat gauza egiten ditu:
1. Lanparak, ezarkinak eta argimutilak zaharberritzea.
Razquin artisaua lanean. |
Zaharberritzeko ematen dizkioten antzinako lanpara asko olioarekin edota kandelekin argiztatzeko xedearekin sortu ziren beren garaian, eta berak dagozkien egokitzapenak egiten dizkie egun bonbillak ipinita erabili ahal izan daitezen.
Elkarrizketa egiten ari gatzaizkion unean, 1840 inguruko lanpara bat zaharberritzen ari da. Kandelekin erabiltzekoa zen, baina elektrikoa izango da aurrerantzean. Ongi gordeta, ikusten ez den moduan, kable bat ipini dio horretarako.
Zaharberritzen dituen lanpara gehienak 1920 eta 1940 urteen artekoak izaten badira ere, moderno asko ere ematen dizkiote konpontzeko.
Malko itxurako kristalak egiten dituzten fabrikarik ospetsuenak Italian
daudenez kokatuta, kristal mota hauetaz egindako lanparei "lanpara
italiarrak" deitzen zaie.
Espainia
mailan, lanparak egiteko tradizioa oso errotuta dago Valentzian eta Bartzelonan.
Ezagunenak María Teresa motakoak dira, kristal hutsez egindakoak.
Gure artisauak badu hauetako bat salgai, 2.400 ?tan.
Segovian, oraindik ere kristalezko besokoak egiten jarraitzen dute.
Dena den, badira beste estilo batzuetakoak ere; hala nola Luis XV.a edota Art-Decó gisako modernistak.
Inoiz zaharberritu behar izan duen lanpararik handiena, 4.500 kristalez osatuta zegoen.
Kristalari dagokionez, esan beharra dago oso kalitate ezberdinekoa izan daitekeela. Aukera oso zabala da: batzuk oso onak (Bohemiakoa da guztien artean kalitaterik hoberenekoa), tartekoak beste batzuk (“harri-kristala" eta "strass”-a, adibidez), eta benetan kalitate txarrekoak azkenik, berak "edalontzi-ipurdi" deitzen dituenak. Lehengai hauetako bakoitzarekin, itxura eta neurri ezberdin ugaritako lanparak egiten dira. Onenak Italiatik ekarritakoak izaten dira.
2. Lanparak, ezarkinak eta argimutilak egitea.
Brontzezko zein kristalezko lanpara, ezarkin eta argimutilak egiten ditu, bai sabaitik zintzilikatzeko, bai gau-mahaiean ipintzeko, bai hormetan kokatzeko.
3. Antzinako irrati eta erlojuak zaharberritzea.
Irratien arazo elektrikoak konpontzeko, teknikari bat aritzen zaio laguntzen, eta erlojuen kasurako, berriz, erloju-konpontzaile bat. Pedro kaxez arduratzen da.
Jatorri ezberdineko bezeroak izaten ditu. Gehien-gehienak donostiarrak badira ere, kanpotik ere bidaltzen diote lana, Madriletik esaterako.