Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
SARRERA
LANPISTA edo LANPARAGILEA: “lanparak egin, saldu edo zaintzen dituena”. Hitz biak LANPARA terminotik eratorriak dira.
Gaztelaniazko LÁMPARA eleak, J. Corominas eta J. A. Pascualen esanetan, antzinako “lámpada” hitzean du jatorria, eta honek, berriz, latinezko lampas terminoan, zeinak “zuzia” esan nahi baituen. Ez da harritzekoa, gizakiak erabili zituen lehendabiziko lanparak zuziak ziren-eta.
K.a. 4.500. urtean, siriarrek zuziekin argitzen zituzten kaleak.
Lehendabiziko oliozko lanparak, dakigula, K.a. 2.763 urtean hasi ziren erabiltzen, Egipton, jauntxoen jauregiak argiztatzeko. Lanpara hauek beirazkoak edo buztinezkoak izaten ziren, erdian metxa bat zutela. Laster sortuko ziren zutikako lanparak. Herritarrek, bien bitartean, zuziez baliatzen jarraitzen zuten.
Kretan ere, K.a. 1.600 urtean, oliozko lanparak erabiltzen zituzten Knosos, Agia Triadha eta Phaistoseko jauregietan.
Herritar xumeak K.a. V. mendean hasi ziren etxeetan oliozko lanparak erabiltzen.
Erromako kale nagusiak oliozko lanparez argiztatzen ziren.
Gerora, gasezko lanparak agertu ziren, eta aurrerago, berriz, elektrikoak.
Gaurkoan gure sailera ekarri dugun artisaua, Pedro Razquin Ochoa nafarra, hain zuzen ere esparru honetan aritzen da lanean, lanparak, ezarkinak, argimutilak, irratiak eta erlojuak egiten eta konpontzen.