Pedro Razquin Ochoa
PEDRO RAZQUIN OCHOA
Lanpista
2003 / 12-19 / 12-29
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

Lanpara, ezarkin zein argimutilen kasuan

Lehenik eta behin, pieza guztiak askatu behar dira, garbitzeko, eta, ondoren, puskatuta dauden piezak konpondu edo aldatu.

Hori egin ostean, lanpara berrosatzeari ekingo zaio. Amaitutakoan, berniz garden bat ematen zaio gainetik, babestu eta ez herdoiltzeko.


Irrati eta erlojuen kasuan

Antzinako pieza hauetakoren bat ematen diotenean, lehendabizi makinaria guztia askatzen du, eta konpontzera bidaltzen. Zurezko kaxa ondo garbitu, eta sitsen aurkako tratamendu berezi bat ematen dio. Gero, poliuretanozko bainu bat ematen dio gainetik, poroak ixteko berniz bat alegia, eta, ondoren, goma lakazko bainu bat (hainbat geruza, normalean). Amaitzeko, argizari geruza bat aplikatzen dio piezari.


Bere lan-tresnak

Artisauaren lan mahaia.  
Artisauaren lan mahaia.
Orokorrean, nahiko lan-tresna arruntak erabiltzen ditu: aliketa mota ezberdinak, neurri eta mota ezberdinetako karrakak, bihurkinak, mailuak, soldagailu elektrikoa, artaziak, hortzak... Askoz gehiagorik ez.

Material fungibleei dagokienez, kristalezko lanparak egiteko behar dituen elementuez gain (berak “malko”, “medailoi”, “barra”, etab. izendatzen dituenak), alanbreak, kableak, lixa, pinturak eta bernizak erabiltzen ditu batez ere.

Kristalak elkarri lotzeko erabiltzen diren alanbreei “orratzak” deitzen zaie. Dendetan paketeak eginda saltzen dituzte, baina berak nahiago du Madrilen erosten duen alanbre berezi batekin bereak egin.

Mahai baten gainean duen tornu elektriko txiki bat erabiltzen du letoizko zorroak egiteko, eta eskuzko zulatzeko makina elektriko bat ere bai.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen