Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak | |
Bibliografia |
PROZESUA
Gure UHALGILEAK eskuz egiten du lan guztia. Bi elementu motordun besterik ez ditu erabiltzen: josteko makina (bi dauzka) eta zulagailu elektrikoa. Gainerako tresna guztiak eskuz erabiltzekoak dira; hala nola (oharra: batzuei "-t(z)eko makina" deitzen zaien arren, ez nahastu: eskuz erabiltzen dira):
Larruaz gain erabiltzen dituen elementu suntsigarriak, berriz, honako hauek ditugu: kola, josteko hariak (hainbat kolore, lodiera eta kalitatekoak; gehienetan, kotoizkoak), elementu metalikoak (belarriak, itxiturak, etab.), arkatzak, markagailuak, tintak, argizariak, etab.
Hariak. |
Haria pasatu ahal izateko, Miguel Ángelek argizari berezi bat erosten
du. Frorenciok, halere, gogorarazi digu herrian eurek egiten zutela argizaria,
tenperatura berotan %70ean bikea eta %30ean argizaria nahastuz.
Ez dezagun irratia aipatzeke utzi. Hain da atsegina lanean emandako orduak
arintzeko!
Erremintak. |
Larruari dagokionez, oinarrizkoena kromoan ondutakoa da, edota larru sintetikoa (skay). Behien lepoko larrua erabiltzen du gehienbat, kolore eta lodiera ugaritakoa (1,5tik 3 mm-ra bitartekoa). Igualadako enpresa bati erosten dio.
Prozesua ezberdina izaten da pieza bakoitzeko, baina, oro har, hauek dira Miguel Ángelek jarraitzen dituen pausoak:
1.- TXANTILOIAK PRESTATU.
Larrua mozten. |
2.- LARRUA MARKATU.
Aipatu berri ditugun txantiloiak moztu beharreko larruaren gainean kokatzen ditu, ahalik eta larru gutxien erabili behar izateko moduan. Ondoren, larrua margotu edo markatu egiten du.
3.- LARRUA MOZTU.
Markatutako zatiak ilargierdi edo harpikoekin mozten ditu, eta, beharrezkoa izanez gero, ertzak mozteko "matacantos" tresnarekin.
4.- TINDATU.
Larru zatien ertzak tindatzen. |
5.- MONTATU.
Objektua osatuko duten piezak elkartzeko, pauso hauek ematen ditu:
5.1.- PEGATU
Pieza batzuk elkarri itsatsi beharrik balego, josten hasi baino lehen egingo du hori. Horretarako, larruarentzako bereziak izaten diren kola azkarrak erabiltzen ditu.
5.2.- JOSI
Piezak josten ditu.
6.- TINDATU ETA UKITUAK EMAN.
Piezak josten. |
7.- GEHIGARRIAK IPINI (ITXITURAK, KIRTENAK, ETAB.).
Itxiturak, belarriak, kremailerak, kirtenak eta beharrezko diren gainerako gehigarriak ipintzen ditu.
8.- ARGIZARIA EMAN.
Objektuari, prest dagoenean, argizaria ematen dio.