Torio-tarrak
TORÍO-TARRAK
Uhalgileak
2004 / 02-06 / 02-20
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak
 Bibliografia


SARRERA

Hiztegiak dioenaren arabera:

UHALGILE: Zamarientzako uhalak egin edo saltzen dituena.

UHALERIA (zamariena): Zamariei zaldigurdi, karga edo zelarako ipintzen zaizkien hede eta gainerako elementuen multzoa.

Abereen indarrari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, trikimailu batzuk erabili ohi dira, abere jakin bakoitzaren neurriari eta egin beharreko lanari egokituta; ez baitira berdinak zaldi txiki edo handien kasuan erabili beharreko uhalak, ez eta zaldi bakar bati edota bi, lau, zortzi edo dena delakoei ipini beharrekoak. Horregatik, uhalgileek bezero bakoitzaren beharrei begira egin dute beren lana.

UHALGILEEK larrua erabiltzen dute lehengai modura. Ez da, ordea, lehengai hau bera lantzen aritzen diren artisauak gurera ekartzen ditugun lehen aldia. Ekar ditzagun gogora aurreko beste astekari batzuetan, atal honetan bertan, ikusi ditugun beste larrugile batzuk:

Gaurkoan Torío aita-semeak ekarri ditugu gurera, UHALGILEAK biak ere.

UHALGINTZAREN HISTORIA

Gizakia, bere lanetan laguntzeko abereengana jo zuen unean bertan hasi zen uhalgintza lanak egiten.

AUÑAMENDI hiztegiak adierazten duenaren arabera, 1664an Uhalgileen Korporazio bat sortu zen Baionan, eta, bertan esaten zaigunez, Korporazio horrek isun bat ezarri zion 1755ean Jacques Bethier jaunari, Kofradiako meza batera joan ez izanagatik.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen