Idoia Amunarriz
IDOIA AMUNARRIZ
Zuraren gaineko pintura
2004 / 04-23 / 05-07
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Irakaskuntza
 Prozezuak
 Prezioak


ARTISAUA

Idoia Hondarribian jaio zen, 1961ean. Lehen mailako ikasketak amaitu ostean, eskulanak egitea zenbat gustatzen zitzaion ikusita, Arte eta Dekorazioa ikastea erabaki zuen, eta, aldi berean, altzari denda batean lanean hasi zen. 1990ean zuraren gaineko pinturari buruzko ikastaro bat egin zuen Donostian, eta geroztik horretara zuzendu zuen bere jarduera, autodidakta modura. Altzari dendan lanean jarraitu zuen, halere. Tailerrean, larunbat goizetan, zuraren gaineko pinturari buruzko eskolak ematen hasi zen.

Esekitokia.
Esekitokia.

2000. urtean independizatu egin zen, eta, eskolak emateari utzi gabe, zur polikromatuzko piezak egiten hasi zen. Errenteriako Artisautza Azokara joan zen, lehen aldiz.

Hasiera batean azoketan, partikularrei eta denda batzuetan saltzen zituen bere produktuak, baina gaur egun eskolak ematen aritzen da, eta tailerrean bertan saltzen ditu artikuluak. Batik bat enkargu bidez egiten ditu zuraren gaineko pinturak.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen