IRAKASKUNTZA
|
|
Zurezko kaxak, pintatuta. |
Idoiak, aipaturiko elementuak egiteaz gain, eskolak ere ematen ditu. Talde
txikiekin aritzen da, gehienez jota 8 lagunez osaturikoekin, astelehen goizetan
(10etatik 12ak arte) eta asteazken arratsaldetan (16etatik 22 ½ak arte.).
Zura margotzen eta pieza zaharrak berreskuratzen irakasten du bere tailerrean.
Ikasleek etxean, zaborretan edota azoka txikietan aurkitutako pieza zaharrak
eramaten dituzte; hala nola aulkiak, kutxatzarrak, oheburuak, sehaskak, kaiku
zaharrak, markoak, etab. Bertan, Idoiaren hitzetan, "berreskuratu"
egiten dituzte elementuok, ez "zaharberritu", ez baitira gauza bera.
Gabonetarako etxerako apaingarriak ere egiten ditu, oso
material ekonomikoekin; besteak beste, polietileno, paper, kartoi, plastiko
eta abarrezko bolak.