Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Irakaskuntza | |
Prozezuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Idoia, lanean. |
Erabiltzen duen material suntsikorrari dagokionez, nagusiki erabiltzen dituenak honakoak dira: ur pinturak, kolak, disolbatzaileak, esmalteak, argizariak, anilinak, lixak, sitsen aurkako produktuak, etab.
Erremintei dagokienez, berriz, ez ditu gehiegi erabiltzen: brotxak, ebakitzaileak, guraizeak, bihurkinak, kurrikak, etab.
Hiru makina elektriko portatil dauzka: zulagailu bat, kalatzaile bat eta
lixatzaile bat. Irratia ahaztu gabe...
Eskolak jasotzen dituen ikasle bakoitzak bere brotxak eramaten ditu; gainerako
materiala (lixak, pinturak, kolak eta abar) Idoiak berak jartzen du.
Prozesua zertan datzan ezagutzeko, ikus dezagun zein pauso ematen dituzten.
1. Elementua garbitu.
Elementua zein egoeratan dagoen ikusita erabaki beharko da zein erreminta eta metodo erabili.
2. Prestatu.
Behin pieza garbia dagoenean, eta berarekin zehazki zer egingo den erabaki ostean, pieza osatzeko lanak egiten hasi beharko da: dela egonkortzeko lehen tratamendu bat emanez -pipien aurkakoa, esaterako-, dela puskatuta dauden zatiak itsasten, dela pieza zaharren ordez berri batzuk ipintzen... harik eta piezari itxura fisiko egokia eman arte.
3. Tratamendua eman.
Idoia, lanean. |
4. Polikromatu.
Elementuaren gainean, arkatz batekin, polikromatu nahi den irudia marrazten da. Ondoren, uretako kolore bereziak aplikatzen zaizkio gainazal bakoitzari. Inolako elementurik itsatsi behar bazaio (papera, oihala edo dena delakoa), une honetan egin beharko da.
5. Bernizatu.
Elementua polikromatzeaz amaitutakoan, berniz garden bat ematen zaio gainetik, koloreak aldatuko ez dituena eta elementua babestu egingo duena. Zurak zati batean edota osotasunean bere jatorrizko kolorea mantendu baldin badu, jada garbituta eta berreskuratuta dagoenean argizarizko geruza bat ematen zaio.