Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Paco Presa Merodio Torrelavegan (Kantabria) jaio zen, 1961ean. Fisika Zientzien ikasketak egin zituen Sevillako Unibertsitatean.
Aldi hartan izan zuen lehen harremana zeramikaren munduarekin, neskalaguna zuen Asun Garcíaren bitartez.
Artisaua. |
Bien artean tailer txiki bat zabaldu zuten Sevillan, eta, han zeudela, bertako buztinlarien tailerretara hurbildu ohi ziren, lanean nola aritzen ziren ikusi eta ikertzeko. Denboraldi baten ondoren, Castañuelo herrira (Aracena) joan ziren, Huelvako mendizerrako leku zoragarri batera, eta hantxe kokatu zuten tailerra. Aldi hartan, Paco Presak lan egiteko beste modu batzuk ezagutu zituen, eta, horrela, zabaldu egin zuen bere ekoizpen esparrua.
1985ean Barakaldora joan ziren, eta han ere zeramikaren arloan lan egiten jarraitu zuten.