Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Esmaltatutako zatiekin egindako mosaikoak. |
Euskal Herrira etorri zenean, ordea, beste mundu bat aurkitu zuen, buztingintzaren zein artisautzaren beste ikuspegi bat, eta diseinu berriak garatzeko gogoa sartu zitzaion. Oso pieza bereziak egiten ditu, eta, ezohiko kasuetan, serie laburretan gainera.
Egiten dituen produktu gehien-gehienak, %90 inguru, buztinezkoak izaten dira, eta gainerakoak berak esmalteztatzen dituen azulejo edo mosaikoak izaten dira.
Batzuek esaten diote -eta arrazoi guztiarekin, gainera- bere obrek Gaudí arkitektoak Güell parkean egindako irudien antza handia daukatela.
Bere produktuak dendetan eta artisautza azoketan saltzen ditu nagusiki, askotan joaten baita horrelakoetara (hilabetean behin edo bitan).
Enkargu bidez, enpresentzako piezak, garaikurrak, eta abar ere egiten ditu.
Santurtzin, herriaren bizimoduko irudi tipikoak jasotzen dituzten zeramikazko muralez hornitzen ari da plazako kioskoa, SKArentzat.
Linea modernoetako pitxerrak. |
Pacok, bere obraz galdegin diodanean, bi dimentsio bereizi behar direla adierazi dit:
1.- Dimentsio estetikoa. Obraren mezu artistikoa izango litzateke.
2.- Dimentsio teknikoa. Obra egiteko modua.
Eta azalpen bat eman dit:
“Pieza guztietan bi alderdi bereiz daitezke. Batetik, alderdi teknikoa; hau da, pieza bat ondo egina egongo da oso lehengai onak erabili direnean eta elementu hauek trebezia handiarekin landu direnean. Beste alde batetik, alderdi estetikoa genuke, artisauak pozik gelditu behar duelako egin duen lanarekin. Bada, obra guztietan ondo zaindu behar dira bi parametro hauek, eta ahalik eta ondoen uztartu. Izan ere, batzuetan teknikoki paregabeak diren obrak ikusten ditugu, baina inolako mezurik transmititzen ez dutenak, eta, alderantziz, badira teknika beste mundukoa izan gabe artistikoki bikainak diren obrak ere”.
Hitz hauetan, gure zeramistak nahiko garbi utzi digu zer den bere obren bidez bilatzen duena. Bide batez, aipa dezagun bere erakusketan pieza ezberdin ugari daudela ikusgai.
Esmaltatutako zatiekin egindako mosaikoak. |
Enkargu bidez, muralak ere zaharberritzen ditu.
Irakaskuntzari dagokionez, berriz, hainbat urtez eskolak ematen aritu zen Derioko, Amorebietako eta Loiuko udal tailerretan, helduentzat zein gazteentzat.