Kastrexana tailerra
KASTREXANA TAILERRA
Zeramika
2004 / 05-21 / 06-04
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


SARRERA

Artisau jakin baten inguruko fitxa edo elkarrizketa bat aurkezten dizuegun bakoitzean, aurrez antzeko lanbidea daukaten beste zein artisau ezagutu ditugun adierazi ohi dizuegu.

Gaurkoan Paco Presa zeramikariari eskainiko diogunez gure tartea, ikus dezagun aurreko aleetan beste zein zeramikarirekin egoteko aukera izan dugun.

  Teknika batzuren irudiak.
Teknika batzuren irudiak.
BUZTINLARIA, lehengai modura buztina erabiltzen duen artisaua da.

ZERAMISTA, berriz, zeramikaz baliatzen den artisaua da. Eta, hain zuzen ere, zeramikaz egiten dira buztinezko, toskazko eta portzelanazko objektuak.

Ez da erraza gaurkoan ezagutuko dugun artisaua sailkatzea, gauza berriak sortzea eta alor ezberdinetan ikertzea gustatzen zaio-eta. Baina nolabait aipatu behar dugunez, ZERAMISTA dela esango dugu, eta ez da gutxi.

Alor honetan interesa daukanak, jakin beza www.euskonews.com eko 160. zenbakian buztingintzaren sorreraz eta Euskal Herrian dauden tailerrei buruz mintzatu ginela, eta, halaber, gaiari buruzko bibliografia ere eskaini genuela.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen