Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Ana, zizelkatzen. |
1990ean, zura zizelkatzeko tailer bat zabaldu zuen Bilboko San Ignacio auzoan, Idoia Aurrekoetxearekin batera. Altzariak zizelkatzen aritzen ziren bertan.
1992an hainbat udaletako kultur etxeetan (Leioan, Getxon, Urdulizen, Sopelan eta abar) zura zizelkatzen erakusteko eskolak ematen hasi zen, eta, irakasle lanetan aritzeaz gain, bi urte eman zituen Jesús Gonzálezek Santurtzin zeukan aroztegian, altzariak egiteko teknikak ikasten. Urte horretan bertan, ezkondu egin zen.
Bi seme-alaba dauzka: Oier (mutila, 1996an jaioa) eta Henar (neska, 1998an jaioa). Ama izan zenean, utzi egin zituen zizelkatze lanak, eta eskolak ematen jarraitu zuen.
Ostera, 2001. urtean egun dagoen tailerra zabaldu zuen, eta berriz ekin zion artisau piezak egiteari, baina eskolak emateari utzi gabe.