Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
BERE PRODUKTUAK
Artisau honek egiten duen lana bi hitzetan laburbildu beharko bagenu, IKERKETA eta DISEINUA azpimarratu beharko genituzke.
Izan ere, Ana Aldanak elementu ugari egiten ditu, baina beti linea zein profil berriak bilatzen aritzen da, elementu eta kultura ezberdinak nahastuz; hala nola, zura eta buztina (zeramika). Hori dela-eta, Ana Aldana benetako ARTISTA dela esan dezakegu, berak bere burua artisau modura definitzen badu ere.
Bere produktuak hiru taldetan sailka ditzakegu:
1. Zur zizelkatua.
Mota ugaritakoak lantzen ditu: lauak, paisaiekin, estela diskoidalen erreplikak, argizaiolen erreplikak, etab. Estela diskoidaletan interesa daukazuenok, jakin ezazue Euskonews aldizkariaren 82. zenbakian argibide gehiago aurkituko dituzuela, eta argizaiolei buruz 166.ean.
Balmasedako (Bizkaia) zubiaren tailua. |
2.- Baserri giroko altzariak.
Kutxak, armairuak, takiloiak, arasak, esekitokiak, aulkiak, oheburuak, idazmahaiak, oinetakoentzako altzariak, txokorako altzariak, beirentzako arasak, apalategiak eta abar zizelkatzen ditu -normalean, altzarien aurrealdean-.
Zizelkadura tradizionala daukaten kutxak. |
3.- Altzari eskultura.
Ziurrenik arlo honetan lantzen du sormena gehien, altzari ezberdin ugari
zizelkatzen dituenean (armairuak, aulkiak, etab.).
Gehienetan irudi abstraktuak zizelkatu ohi ditu, edo, bestela, lore modernistak.
Antzinako altzariak eta euskal altzariak erreproduzitu ere egiten ditu.
Sormenezko elementuei dagokienez, oso leku ezberdinetako tailu zein irudietan inspiratzen da: arabiarretan, zeltetan, afrikarretan, amerikarretan, etab.
Irudi prekolonbinoak dauzkan takiloi bat. |
Zeramika
Ana Aldana artista-artisauak, bestetik, zeramikazko produktuak ere egiten ditu, eta oso gustukoa du jarduera hau, gainera. Horregatik, bere artikulu askotan -altzarietan, batik bat- berak egindako zeramikazko piezatxoak txertatzen ditu. Pieza horiek bere seme-alaben eskolan laberatzen ditu, non klaseak ematen baitituen.