Argazkia
Aitor Egibar
Miniaturagilea
2004 / 06-27 / 07-11

Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Miniaturismoa
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Tresnak
 Prezioak
 Bibliografia


BERE PRODUKTUAK

Dekoratzaile lanetan eta marrazki bizidunak egiten ibili ostean, gaur egun miniaturak egiten aritzen da.

Donostiako Udalak hiriaren hainbat maketa eskatu izan dizkio. Jaiotza batzuk egitea ere enkargatu izan diote.

Nolanahi ere, nagusi-nagusiki irudien miniaturak egiteari eskaintzen dio gure artisauak bere denbora: batzuetan, irudia eta bere elementu osagarriak egiten ditu; beste batzuetan, jada eginda dauden piezak erosi eta aldaketa txikiren bat egin, dekoratu edo margotu egiten ditu, dela bildumagileek enkargatu diotelako, dela oparitarako. Behin batean, Andrés Vilariño auto-gidariaren 70 mm-ko garaierako iruditxoen serie bat egin zuen. Beste batean, abesbatza bat.

«Orain, Erdi Aroko gerlariak, zeltak eta greziarrak daude modan; XV. mendea baino lehenagokoen irudiak alegia», adierazi digu. Berak, halere, nahiago omen ditu XIX. mendeko gudariak, «zehazki, XIX. mendeko lehen urteetakoak». Bada irudi erotikoen bilduma egiten duenik ere: «Arlo honetan, zaletasun asko daude. Jendeari, orain arte, prozesioen edo toreatzaileen bildumak osatzea gustatzen zitzaion batez ere; orain, berriz, emakumeen bildumak osatzea».

1993an brontzezko domina eskuratu zuen Toulouse-n (Frantzia) antolaturiko lehiaketa batean.

Errenteriako Artisautza Azokara maiz joaten da (1986, 1990, 1998, 2001, 2003 eta 2004an izan da bertan). Bere produktuak dendei eta zuzenean bezeroei ere saltzen dizkie.

Iruñean eta Vitoria/Gasteizen miniaturismoaren inguruan antolatu diren lehiaketetan ere hartu du parte.

Donostiako Udalaren kulturetxeetan hiru urtez aritu da gai honi buruzko eskolak ematen.

Gipuzkoan guztira 6 bat izango dira lanbide hau duten artisauak.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen