Argazkia
Kallitekhnia
Artelanen Kontserbazio eta Zaharberritzea
2004 / 06-27 / 07-11

Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesua
 Materialak
 Prezioak


ARTISAUA

Hiru emakume dira KALLITEKHNIA enpresa osatzen duten artista-artisauak: Olatz Pujana Larrañaga, Isabel Gutiérrez López eta Silvia Corral Gilsanz. Gazteak dira oso, baina dagoeneko ezagutza sakonak eta esperientzia zabala dauzkate arlo honetan.

Olatz Pujana Larrañagak (Leioa, 1981) Arte Ederren ikasketak egin zituen Leioako Unibertsitatean, eta kontserbazio eta zaharberritzean espezializatu zen.

1993an, unibertsitate-ikasketak amaitutakoan, doktore-tesia prestatzen zuen bitartean partikularrentzako lanak egiten hasi zen. Hurrengo urtean, 1994an, beka bat eskuratu zuen, Bilboko Etnografia Museoan urte betez zaharberritze lanak egiten aritzeko. 1995ean doktoradutza egitea erabaki zuen, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Arte garaikidea kontserbatu eta zaharberritzeko teknologia berriei eta interbentzioei buruzko Masterra egiten ari zen bitartean aurkeztu zuen bere doktore tesia, Arte garaikideko narriadura tipologia berriak gaiari buruzkoa.

Tailerraren ikuspegi orokorra.
Tailerraren ikuspegi orokorra.

1997an, bi urtez Guggenheim Museoko muntaketa lanetan aritzeko kontratatu zuten.

2000. urtean, EDEMAk enpresak sortzeko programa bat abian jarri zuela aprobetxatuz, Kallitekhnia (grezieraz, "lana ondo egitea") izeneko enpresa sortu zuen.

Bestetik, Validación de los métodos de examen físicos para el estudio de la obra de arte contemporáneo izeneko ikerketa proiektuko partaidea da. Egitasmo honek Euskal Herriko Unibertsitatearen diru-laguntza jaso du.

Isabel Gutiérrez Lópezek (Durango, 1972), batxilergoa amaitutakoan, Eusko Jaurlaritzak zaharberritzeari buruz antolaturiko ikastaro batzuk egin zituen. 1997an Guggenheim Museoan lanean hasi zen, eta bertan ezagutu zuen Olatz Pujana. 2002an, Kallitekhnia enpresan sartu zen.

Silvia Corral Gilsanzen (Durango, 1974) biografia Isabelenaren oso antzekoa da.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen