Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Materialak | |
Prezioak |
SARRERA
Espainiar hizkuntzari buruz idatziriko lehendabiziko hiztegiak, Sebastián de Covarrubias-ek 1611. urtean argitaratutakoak, honela definitzen zuen zaharberritze hitza, gaztelaniaz:
“RESTAURAR: Reparar, renovar, latine restauro, as, instauro, restituo, redingro, renovo. Restaurado, restauración”.
Aintzinako plantxa, zaharberritu baino lehen eta ondoren. |
Egoera txarrean dagoen artelan, altzari, objektu edo eraikin bat konpondu eta bere onera ekartzea da zaharberritzea. Eta kontuan izan behar dugu ez direla gauza bera gauza bat "konpontzea" eta "berria bezala" uztea.
Gaur egun, aurkitzen diren pieza arkeologiko guztiak zaharberritu behar izaten dira.
Bestetik, pintura guzti-guztiek izaten dute zaharberritu beharra -halabeharrik jasan edo ez-, denborak gupidagabeki uzten duelako bere aztarna, baina ez pinturan bakarrik, baizik eta baita bere euskarrian (oihala, zura, metala, etab.) eta markoan ere (koadroa, triptikoa, aldarea, etab.).
Zati bat zaharberrituta eta bestea zaharberritu gabe daukan koadroa. |
Zaharberritzea hain izaten da konplexua, aditua behar dela izan lan hau burutzeko. Hiru tasun nagusi eskatzen zaizkie zaharberritzaileei:
1.- Ezagutzak.
2.- Eskarmentua.
3.- Pazientzia eta bokazioa.
Gaurkoan gure sailera dakartzagun artisauek, gazteak izanik ere, gogotik betetzen dituzte hiru baldintzak.