Argazkia
Kallitekhnia
Arte Kontserbazio eta Zaharberritzea
2004 / 06-27 / 07-11

Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesua
 Materialak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Kallitekhnian mota guztietako artelanak zaharberritu eta kontserbatzen dituzte: garai batekoak, gaur egungoak, antigoalekoak, edozein euskarritan eginak (zura, harria, portzelana, metala, etab.), eta edozein adierazpidetan (pintura, altzaria, elementu etnografiko edo arkeologikoa, etab.).

Pintura, zaharberritu baino lehen eta ondoren.
Pintura, zaharberritu baino lehen eta ondoren.

Artelanak peritatu eta tasatu ere egiten dituzte.

Partikularrentzat zein erakunde ofizialentzat (udal, enpresa, etab.) aritzen dira lanean.

Batik bat altzariak izaten dituzte eskuartean. Normalean beren tailerrean bertan egiten dituzte zaharberritze-lanak, non eta artelana garraiatzerik ez dagoen, horrelakoetan in situ aritzen baitira lanean.

Fruta-ontzia, zaharberritu baino lehen eta ondoren.
Fruta-ontzia, zaharberritu baino lehen eta ondoren.

Beren egoitzan bertan, talde txikientzako zaharberritze-ikastaroak ere ematen dituzte, gehienez ere zazpi lagunentzako.

Badute artisautza azoketara joateko ohiturarik, jendaurrean aritzeko. Bide batez, esan dezagun azoka hauetan altzariei emateko produktu bat saldu ohi dutela, argizariz eta lanolinaz egina.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen