Argazkia
Idoia Larreñaga
Kaligrafoa
2004/10-22/11-05
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

Artisaua, bere mahaian lanean.  
Artisaua, bere mahaian lanean.

Idoia Pasai San Pedron jaio zen, 1971n. Hiru anai-arreba ditu, eta Pasai-Lezoko Lizeoan egin zituen lehen mailako ikasketak. Bere aita aparejadorea denez, txikitandik ikusi ditu plano eta marrazkiak etxean, eta, bereaz, ez da zaila Arte Ederrekiko zaletasuna nondik datorkion ulertzea. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederren ikasketak burutu zituen 1994an, eta bi adarretan espezializatu zen: zaharberritzean eta pinturan.

Ikasketak amaitu ostean, Burgoseko Erretaulen Museoan praktikak egiten hasi zen.

Kaligrafiarako zaletasunak bultzatuta, Madrilera joan zen, Asociación Española de Caligrafía-k antolatutako ikastaro batzuk egiteko, eta gero Nay-ra (Frantzia), kaligrafiari eta Erdi Aroko iluminazio miniatuei buruzko ezagutzak handitzeko. Gainera, diseinu grafikoaren ikastaroak ere egin zituen.

Kaligrafiako hainbat sari jaso ditu.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen