![]() | Sarrera |
![]() | Historia |
![]() | Artisaua |
![]() | Produktuak |
![]() | Prozesua |
![]() | Prezioak |
PROZESUA
Materialak
Material ugari erabiltzen ditu bere lan kaligrafikoen euskarri gisa: pergaminoak, paper pergaminotuak, marmoleztatuak, mota ezberdinetako kartoi meheak, tintak (tenpera bereziak), “gesso” delakoa -hizkiak erliebean egiteko nahasketa bat, karearen sulfatoz, azukrez, arrainaren isatsez eta ur distilatuz egina-, kolak, zabalera eta mota ezberdinetako zinta itsaskorrak, etab. Material hauek guztiak Paris eta Madrilgo denda espezializatuetan erosten ditu.
![]() |
Koloreak. |
Tresnak
Luma muturren bilduma handi bat du -ingelesak dira asko-, bisturiak, ebakitzaileak, guraizeak, erregelak, ordenagailua, etab.
Noizean behin berak egiten ditu tresnak. Inguruan kanabera batzuk bildu, punta atera, eta lanerako erabiltzen ditu.
Erabiltzen dituen elementuak deskribatu ditugunez, ikus dezagun orain, labur-labur, nolakoa izaten den prozesua:
![]() |
Erremintak. |
Prozesua
1. Bezeroaren eta artisauaren artean, zer egingo duen zehazten dute: neurria,
mota, edukia, prezioa, etab.
2. Zehazki zer egin finkatu ostean, Idoiak zirriborro bat egiten du paperean, 1:1 eskalan, eta bezeroari erakusten dio, bere onespena eman dezan. Normalean gauza gutxi aldatu behar izaten du, baina, noizean behin, hitz edo irudi jakin baten ordez beste bat sartzera erabakitzen dute.
![]() |
Erdi Aroko kopia bat erreproduzitzen. |
3. Zirriborroa amaituta daukanean, mahai argiztatu baten gainean jarri, eta paperean dagoena margotu eta idazteari ekiten dio. Ez du paperaren gainean ezertxo ere marratzen, markak uzteaz gain distira galduko lukeelako; horregatik, mahai argiztatuan jarrita, zuzenean euskarrian egiten du lana.
4. Lana sinatu, data ipini eta argazki bat atera.
5. Egindako lana bezeroari eman.