Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
BERE PRODUKTUAK
Enkargu bidez egiten ditu bere lanak; hala nola, diplomak, liburuen azalak, dedikatoriak, omenaldietarako “pergaminoak”, etab.
Kaligrafia eta zaharberritzeari buruzko ikastaroak ematen ditu hainbat zentro ofizialetan; besteak beste, Donostiako Ernest Lluch kulturetxean.
Hainbat lan. |
Donostian, Pasaian eta Lezon zaharberritzen eta olioan margotzen ikasteko ikastaroak ere eman izan ditu.
Ikastoletan eskulaneko eskolak ere ematen ditu.
2004. urtean Errenteriako eta Ordiziako Artisautza Azoketan izan da, eta arrakasta itzela lortu du bietan.
Hainbat lan. |
Diseinu grafikoak asko erakartzen du gure artisaua, dela liburuak eta olerkiak ilustratzeko, dela enpresa edo erakundeen irudi korporatiboak egiteko, edota, geroan, baita arropan eta oihaletan ere.
Bere olioekin erakusketarik ere antolatu izan du.