MATERIALA
Artisauak ez ditu bere trebetasun eta irudimenaz gain lanabes gehiegi behar
lanerako:
|
Erremintak. |
- Paper eta arkatzak, zirriborroak egiteko.
- Oihalaren gainean marrazteko errotuladore bereziak. Hauen marka urarekin
kentzen da.
- Oihalak, kotoizkoak gehienetan, lodiera anitzekoak: irudiak egiteko
erabiltzen duen mehetatik hasi, eta euskarri lanak egiteko lodietara bitartekoak.
- Kotoizko uatak, ohazalak egiteko.
- Kolore guztietako hariak, batzuk gainean argizari geruza bat daukatela,
errazago irrista daitezen.
- Mota ugaritako orratzak. Gehienetan oso orratz txikiak erabiltzen dira,
puntu motzak egin ahal izateko.
- Mota ugaritako guraize eta hari-mozleak.
- Bihurgune edota uhin itxuran mozteko ebakitzaile edo kuter bereziak,
marraza biribil baten itxurakoak, pizzak mozteko erabiltzen direnak bezalakoa,
baina txikiagoa.
- Titareak. Jostorratza bultzatzeko erabiltzen diren metalezko titare
arruntez gain, larruzkoak ere erabiltzen ditu, oihala atzealdetik eusten
duen hatza zulatzea ekiditeko.
- Erregela bereziak.
- Kateorratzak.
- Ertzak lotzeko pintza bereziak. Normalean, beirate beruneztatuen imitazioak
egiteko erabiltzen dira.
- Marrazkiak loditzeko tirak.
- Almazuela edo patchwork lanetan apaingarri gisa erabili ohi diren hainbat
elementu: perlatxoak, kristalak, etab.
- Euskarri berezia: plastikozko hodiak elkarri lotuz, nahi dugun neurriko
euskarria egiten da, oso aproposa artisautza mota honetarako.
- Ertzak josteko makina.
- Plantxa.